ARRAUNA

San Pedro,Tolosaldea eta Lapurdiren garaipenak KAE zein ETE ligetan

by | 2020/07/13

Argazkiak: liga-arc.com

KAE eta ETE ligak hasi ziren asteburuan, Pasaian, emozioz beteriko estropadekin

 

KAE1 ligan San Pedrok erdietsi zuen garaipena lau ehuneko aldearekin, KAE2 ligan Lapurdi izan zen irabazlea bigarrenari 18 ehunen aterata eta ETE ligan Tolosaldea nagusitu zen soilik 4 ehuneko abantaila lortuta.

KAE ligetako bi mailak eta ETE liga asteburuan abiatu ziren eta hirurek elkarrekin ekin zioten lehiaketari, Pasaian, erlojuaren aurkako hiru estropadekin.

KAE 1 ligan, Pasai San Pedro izan zen azkarrena, 20:09:98ko denboran helmugaratuta. Erreferentzia guztietan izan zen azkarrena Libia traineru mitikoa, atzetik Pedreña izan zen bigarren 20 ehuneneko atzerapenarekin eta ondoren sartu ziren  Getaria, Deustu eta Arkote. Aurreneko bostak zazpi segundoren barruan sailkatu ziren. Azkeneko hiru lekuetan, Zumaia, Getxo eta Astillero izan ziren.

KAE 2 ligan, berriz, Lapurdik irabazi zuen estropada, 20:52:98ko denbora eginda. 18 ehunen bakarrik atera zizkion Hondarribiari, eta 38 ehunen Castrori.

ETE ligan ere estu joan zen estropada, eta Tolosaldeak 10:56:74ko denborarekin, lau ehunen bakarrik atera zizkion Zumaiari. Ondarroa, San Juan eta Hibaika sartu ziren gero eta Lutxana eta Lapurdi izan ziren azkenak.

Datorren igandean, uztailak 19, lehiatuko da hiru ligetako hurrengo jardunaldia Getarian.

Asteburuko emaitzak:

ARC-1 LIGA

XXI. Kepa Deun Kofradia Ikurrina

1.    San Pedro    20:09:98
2.     Pedreña    20:10:18
3.     Getaria    20:12:74
4.     Deusto    20:16:36
5.     Arkote    20:17:86
6.     San Juan    20:24:48
7.     Orio B    20:29:28
8.     Camargo    20:30:44
9.     Donostiarra B    20:33:66
10.     Zumaia    20:37:46
11.     Getxo    20:39:02
12.     Astillero    20:46:06

ARC-2 LIGA

XIV. Hondarribiako Kofradiako Bandera

1.     Lapurdi    20:52:98
2.     Hondarribia B    20:53:16
3.     Castro    20:53:36
4.     Mutriku    21:12:02
5.     Portugalete    21:16:24
6.     AN Castro    21:20:54
7.     Busturialdea    21:22:26
8.     Santurtzi B    21:24:14
9.     Hibaika    21:42:46
10.     Zarautz B    21:47:58
11.     Santoña    22:12:86

ETE LIGA

Tolosaldeko Ikurrina

1.    Tolosaldea    10:56:74
2.     Zumaia    10:56:78
3.     Ondarroa    11:02:58
4.     San Juan    11:07:48
5.     Hibaika    11:11:40
6.     Deusto    11:16:28
7.     Isuntza    11:18:10
8.     Lutxana    11:23:26
9.     Lapurdi    11:39:32

KAE ETA ETE LIGAK

Orotara hamabi estropada lehiatuko dituzte KAEko bi ligetako eta ETE ligako taldeek eta bost eremutan banatuta egingo da: Getaria, Pasaia, Castro Urdiales, Getxo eta Santander.

Beraz, bost estropada izango dira Gipuzkoan (bi Pasaian eta hiru Getarian), hiru Bizkaian (Getxon) eta lau kantabrian (bi Santanderren eta bi Castro Urdialesen).

Esan bezala beraz, uztailaren 11n hasiko da lehia hiru ligetan, Pasaian, erlojuaren aurkako estropadan (modalitate honetan emango den saio bakarra), eta abuztuaren 30ean amaituko dira hiru ligak, Castro Urdialesen egingo den estropadarekin.

Aurtengo egutegia:

  1. Pasaia (Uztailak 11)
  2. Getaria (Uztailak19)
  3. Getaria (Uztailak 25)
  4. Pasaia (Uztailak 26)
  5. Getxo (Abuztuak 8)
  6. Getaria (Abuztuak 9)
  7. Santander (Abuztuak 15)
  8. Santander (Abuztuak 16)
  9. Getxo (Abuztuak 22)
  10. Getxo (Abuztuak 23)
  11. Castro Urdiales (Abuztuak 29)
  12. Castro Urdiales (Abuztuak 30)

Adostutako egutegian ez da estropadarik izango abuztuko lehen asteburuan, printzipioz data hoietan lehiatzekoa baita Espainiako Traineru Txapelketa, nahiz eta oraindik segurua ez den lehiaketa hau antolatu ahalko denik.

Amaiera eman diote Gipuzkoako batel ligari

Amaiera eman diote Gipuzkoako batel ligari

Batel liga bukatutzat eman da eta une honetan sailkapenean puntu gehien dituena izango da irabazlea. Bestalde, Gipuzkoako batel txapelketa atzeratu egin da data zehatzik jarri gabe