EUSKAL PILOTA
Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitu da
Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitu da eta erabakita geratu dira finalerdietara sailkatu diren bikoteak. Azkenengo jardunaldian bi partiduetako emaitza berdina izan zen. Honela, lehenengoan Urriza eta Zubirik (Larre Gain) 30-21 gainditu zituzten Ezkurra II.a eta Zaldua I.a (Gurutzeta). Bigarrengoan, Ansa eta Juaneneak, emaitza berdinarekin, irabazi zuten Segurola eta Azpirozen (Petritegi) kontra.
Sailkapena honela geratu da: Urrizak eta Zubirik partida guztiak irabazi dituzte, bost, eta 20 punturekin aurrenak geratu dira. Ezkurra eta Zalduak zituzten sailkatzeko aukera apurrak atzo galdu zituzten eta kalean geratu dira bost punturekin bosgarren sailkatu ondoren. Ansa eta Juaneneak, Segurola eta Azpiroz gainditu zituzten bien arteko partida irabazita. Honela hirugarren eta laugarren sailkatu dira hurrenez hurren. Goikoetxea eta Barrenetxea (Oialume Zar) bigarren izan dira eta Aldabe eta Larrañagak (Bereziartua), sailkatzeko aukerak aurretik zituzten galduak.
Finalerdietan, datorren astelehenean, Urriza eta Zubirik Segurola eta Azpirozen aurka jokatuko dute eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.ak, Ansa II.a-Juanenea izango dituzte aurkari.
Atzoko partiduei dagokionez, biak oso desberdinak izan ziren. Lehenengoan urdinek denbora gehienean agindu zuten, nahiz eta azkenean bi partiduetan emaitza berdina izan. Ezkurra eta Zaldua aurretik hasi ziren eta partidua parekatua joan zen. 16-18 ere agindu zuten Ezkurrak eta Zalduak, baina partida amaiera luzea egin zitzaien eta 14-3ko partzialarekin gorriek lortu zuten garaipena.
Bigarren partidan Ansak eta Juaneneak segituan erabaki zuten partida. 15-1 aurreratu ziren hamar minututan eta erabakia geratu zen partida. Hala ere, urdinak sei tantora hurbildu ziren (24-18 eta 26-20), nahiz eta dagoeneko beranduegi zen garaipena lortzeko. Partida hasi aurretik bi bikoteek bazekiten sailkatuta zeudela eta agian horrek eragina izan zuen.
Txapelketako emaitzak
1. jardunaldia
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Juanenea (30-29)
Urriza-Zubiri vs Segurola-Azpiroz (30-17)
2. jardunaldia
Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Aldabe-Larrañaga (30-23)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Segurola-Azpirozn (25-30)
3. jardunaldia
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Aldabe-Larrañaga (30-20)
Ansa II.a-Juanenea vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-18)
4. jardunaldia
Urriza-Zubiri vs Aldabe-Larrañaga (30-17)
Ezkurra II.a-Zaldua I.a vs Segurola-Azpiroz (29-30)
5. jardunaldia
Ansa II.a-Juanenea vs Aldabe-Larrañaga (30-20)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Urriza-Zubiri (28-30)
6. jardunaldia
Urriza-Zubiri vs Ansa II.a-Juanenea (30-16)
Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a vs Ezkurra II.a-Zaldua I.a (30-14)
7. jardunaldia
Urriza-Zubiri (Larre Gain) 30 Ezkurra II.a-Zaldua I.a (Gurutzeta) 21
Ansa II.a-Juanenea (Setien) 30 Segurola-Azpiroz (Petritegi) 21
Ostiral honetan hasiko da Aretan 2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketa
Abenduaren 18an aurreneko finalaurdena jokatuko da: Aurrekoetxea (Lemoa) vs Maiz (Behar-Zana)
Iker Vicentek irabazi du Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia
Bigarrena Mikel Larrañaga izan zen eta Eneko Otañok osatu zuen podiuma
Gernika Grand Slameko finalerdiak jokatu ziren pasa den ostiralean
Beaskoetxea-Manzi eta Antxon-Zabala, datorren ostiralean jokatuko den finalerako sailkatu dira