ATLETISMOA/KIROL MARKAK

Nerea Ibinagak berriro hautsi du mailu jaurtiketako errekorra

2022/06/08

Argazkiak: @atletismoFNAF

Nerea Ibinaga Garitaonandia, 1999ko otsailaren 26an sortutako kirolari nafarra, urtean zehar bere marka hobetuz joan da etengabean, Euskal Herriko errekorrak bata bestearen atzetik apurtuz.

Urte hasieran (otsailaren 6an), Nafarroako Jaurtiketa  Luzeko Txapelketetan hiru modalitate jokatu ziren: emakumezkoen diskoa eta mailua eta gizonezkoen xabalina. Mailuan, Ibinagak proba irabazi eta errekorra lortu zuen (58.52 metro).

Otsailaren 19an, Jaurtiketa Luzeko Negu Espainiako Txapelketa jokatu zen Motrilen eta bertan Nereak 59.19ko marka berria ezarri zuen.

Maiatzaren 18an berriz, Iruñean, kontroleko probetan, Euskal Herriko errekorra ondu zuen ere, 60.22 metroko jaurtiketa burututa.

Azkenik, pasa den asteburuan, lehiatu zen Nafarroako Aire Zabaleko Pista Txapelketa Absolutua Iruñean, eta bertan errekor berria eskuratu zuen nafarrak. Ekainaren 4an, larunbata, arratsaldeko jardunaldian eta ekainaren 5ean, igandea, jokatu ziren proba ezberdinak  Larrabide kirolgunean.

Nerea Ibinagak larunbateko jardunaldian hautsi zuen errekorra, arratsaldeko 17:00etan hasi zen mailu jaurtiketako proban jaun eta jabe izan ondoren.

Guztira sei jaurtiketa egin zituen: aurrenekoa zein bosgarrena baliogabetuak izan ziren, bigarrenean 57.84 egin zuen, hirugarrenean 59.00, laugarrenean 57.05, eta seigarren eta azkenekoan burutu zuen balentria, 60.92 metroko jaurtiketa eginda. Hartara, proba irabazi zuen guztira 947 puntu pilatuta eta egindako azken marka horrekin Euskal Herriko errekorra erdietsi zuen berriro ere.

Probako Sailkapena

1 Nerea Ibinaga Garitaonandia (Grupompleo Pamplona At, 1999) Marka: 60.92, 947 puntu

2 Patricia Recio Martinez  (Grupompleo Pamplona At, 2004) Marka 44.72, 687 puntu

3 Leixuri Etxaide Arbizu (Grupompleo Pamplona At, 2004) Marka: 41.68, 638 puntu

4 Izaskun Aranguren Yabar (Grupompleo Pamplona At, 2003) Marka: 39.42, 602 puntu

5 Paula Ventura Merino (Ederki-Caja Rural, 2006) Marka: 31.03, 468 puntu

6 Ana Ferri Jauregui (Grupompleo Pamplona At, 2006) Marka: 27.65, 414 puntu

7 Ainhoa Perez De Ciriza Villarroel (Ederki-Caja Rural, 2006) Marka: 26.51, 396 puntu

Nerea Ibinagak 2022ko denboraldian izaniko emaitzak:

60.92 m  22-6-4   Iruñea  Nafarroako Txapelketa Absolutua

60.22 m  22-5-18  Iruñea  Kontroleko Probak B

59.19 m  22-2-19  Motril  Jaurtiketa Luzeko Negu Espainiako Txapelketa

58.52 m  22-2-6   Iruñea    Jaurtiketa Luzeko Nafar Txapelketa

58.36 m  22-4-30  Donostia  Taldekako Espainiako Txapelketa Emakumeak. 1. Jardunaldia

56.60 m  22-4-10  Iruñea  Talde Mixtoko Nafarroako Txapelketa

56.26 m  22-3-19  Logroño  Jaurtiketa Luzeko Errioxar Txapelketa

49.95 m  22-1-15  Durango  Jaurtiketako PLP