MENDI LASTERKETAK
Ruth Brito eta Joseba Diaz garaile, Katedral Zaharra-Gorbeiako Gurutzea lasterketan
Pasa den larunbatean, maiatzaren 22an, Gasteizko Santa Maria katedraletik Gorbeiako gurutzeraino iristen den trail running lasterketa berria lehiatu zen, 26,5 kilometro eta 1.057 metroko desnibel positiboa duena.
Vital Fundazioak eta Ascentium-ek sustatutako probak Gasteizko punturik garaiena —Santa Maria katedrala (542 metro) — eta Arabako gailurrik altuena —Gorbeia mendiko tontorra (1.482 metro) — lotzen ditu.
Goiz goizetik abiatuta, Arabako hiriburuko hainbat kaletatik igaro ostean, Mendiguren, Etxabarri Ibiña, Berrikano, Gopegi, Larrinoa eta Murua bezalako herrietatik pasa ziren lasterkariak, eta errepide probintzial zein nekazaritza pistetatik iritsi ziren Gorbeiako Parke Naturalera. Bertan, hainbat mendi-bidezidor zeharkatu zituzten Gorbeiako gailurrera iritsi aurretik.
Lau kategoria izan zituen probak: gizonezkoak, emakumezkoak, beteranoak —45 urtetik gorako gizonezkoentzat eta 41 urtetik gorako emakumezkoentzat— eta taldeak —gehienez bost kide—.
Guztira 500 korrikalarik parte hartu zuten eta Ruth Brito gasteiztarra zein Joseba Diaz azkoitiarra izan ziren irabazleak.
Gizonetan bidea osatzen azkarrena Joseba Diaz izan zen, 1:56:47 denboran eginda. Bigarren egin zuen Gustavo Sanchezi 11 minutuko aldea atera zion Diazek, Sanchezek 2:07:43 denboran osatu baitzuen proba. Hirugarren Alberto Pelaezek egin zuen, 2:09:08ko denborarekin.
Emakumeetan irabazlea Ruth Brito izan zen, 2:35:39ko denbora behar izan zuelarik Gorbeako gurutzera iristeko. Emakumeen podiuma Ines Morenok (2:39:57) eta Julia Crespok (2:48:24) osatu zuten.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
- RUTH BRITO CURBELO 2:35:39
2 INES MORENO SANCHEZ 2:39:57
3 JULIA CRESPO 2:48:24
4 EURA SUÁREZ MÉNDEZ 2:50:41
5 ANDREA SEDANO ARANES 2:52:48
6 ESTITXU AZPITARTE 2:55:30
7 ELENA GONZÁLEZ ALAÑA 2:56:18
8 ESTIBALIZ ORCASITAS VICANDI 3:03:56
9 NEREA ARANEGUI 3:05:38
10 SARAI LÓPEZ NIÑO 3:06:37
Gizonezkoak
- JOSEBA DIAZ LOPEZ 1:56:47
2 GUSTAVO SANCHEZ GIL 2:07:43
3 ALBERTO PELAEZ SERRANO 2:09:08
4 ERIC ORTIZ DE URBINA 2:10:58
5 MARCOS RAMOS GOMEZ 2:11:22
6 IBAN BUCETA MARTIODA 2:11:34
7 ASIER DEL POZO PEREZ 2:15:53
8 IÑIGO URTARAN MATEO 2:17:02
9 JAVIER MTZ DE ALBENIZ RUIZ DE LUZURIAGA 2:17:27
10 RICARDO FUENTE CASTAÑO 2:17:38
- Sailkapen osoak ikusteko sakatu HEMEN
Berako Mendi Maratoi Erdia lehiatu zen igandean
Oier Ariznabarreta eta Maria Ordoñez izan dira hamaseigarren edizioaren irabazleak
Ski Alp Candanchu klubak irabazi du Euskadiko Eski Txapelketa
2022ko Ipar Kopa txapelketan berriz, Ibai Hernani eta Unax Sologaiztoa Euskal Selekzioaren eskiatzaileak nagusitu ziren
Maddi Marquet eta Urko Herran garaile Zizurkilgo Duatloian
Zizurkilgo I. Duatloian Gipuzkoako Duatloi Txapelketa izan zen jokoan ere hainbat mailetan