FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA
Reala B eta Athletic C taldeak, B mailako finalera

“B” mailako sailkapen faseko azken jardunaldian emandako emaitzen ondoren, Reala B eta Athletic C taldeak sailkatu dira finalerako
Euskal Herria Kopa bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. ‘B’ maila izendatu dugun kategorian ere bi multzo izan ditugu: A multzoan aritu dira Athletic C, Eibar C, Berriozar eta San Ignacio, eta B multzoan berriz, Real Sociedad B, Mulier eta Arratia. Liga formatuan jokatu da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.
A multzoari dagokionez, Athletic C taldea izan da jaun eta jabe, jokatutako hiru partidak irabazita eta gol zaparrada lortuz. Bigarren eta hirugarren San Ignacio eta Berriozar izan dira, hurrenez hurren, biak lau punturekin, eta Eibar C sailkatu da laugarren postuan.
“A” MULTZOKO SAILKAPENA
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
ATHLETIC C | 9 | 3 | 3 | 0 | 0 | 14 | 2 |
SAN IGNACIO | 4 | 3 | 1 | 1 | 1 | 7 | 7 |
BERRIOZAR | 4 | 3 | 1 | 1 | 1 | 7 | 8 |
EIBAR C | 0 | 3 | 0 | 0 | 3 | 1 | 12 |
B multzoan aldiz, Reala B-k eskuratu du multzoko lidergoa bere bi norgehiagokak emaitza berdinarekin irabaziz (2-0). Bigarren postua Mulierrentzat izan da Arratia garaitu ondoren, eta azken hauek sailkatu dira hirugarren postuan.
“B” MULTZOKO SAILKAPENA
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA B | 6 | 2 | 2 | 0 | 0 | 4 | 0 |
MULIER | 3 | 2 | 1 | 0 | 1 | 1 | 2 |
ARRATIA | 0 | 2 | 0 | 0 | 2 | 0 | 3 |
Beraz, Reala B eta Athletic C sailkatu dira “B” mailako finalerako, zeina Durangon jokatuko da, irailaren 2an, larunbata, Tabirako futbol zelaian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehia berriz, Mulier eta San Ignacioren artekoa, San Ignacioko udal kiroldegian jokatuko da irailaren 3an, eguerdiko 12:00etan hasita.
Azkenik, bosgarren postua zeinek eskuratuko, nor baino nor gehiago arituko dira Arratia eta Eibar C, irailaren 2an, Igorren, 15:30etan.
‘B’ maila. Egutegia | Emaitzak
'B' MAILA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
A multzoa | ||||
2023.08.16 18:00 UDAL KIROLDEGIA San Ignacio | San Ignacio | 5 - 0 | Eibar C | ehkirola.eus |
2023.08.16 20:00 Berriozar | Berriozar | 1 - 6 | Athletic C | ehkirola.eus |
2023.08.19 17:30 UNBE Eibar | Eibar C | 0 - 2 | Athletic C | ehkirola.eus |
2023.08.19 12:15 Berriozar | Berriozar | 1 - 1 | San Ignacio | ehkirola.eus |
2023.08.26 12:15 Berriozar | Berriozar | 5 - 1 | Eibar C | ehkirola.eus |
2023.08.26 17:00 UDAL KIROLDEGIA San Ignacio | San Ignacio | 1 - 6 | Athletic C | ehkirola.eus |
B multzoa | ||||
2023.08.19 11:00 URBIETA Igorre | Arratia / | 0 - 2 | / Reala B | ehkirola.eus |
2023.08.23 19:00 SAN DONATO Etxarri | Mulier | 0 - 2 | Reala B | ehkirola.eus |
2023.08.26 12:15 Mulier | Mulier | 1 - 0 | Arratia | ehkirola.eus |
'B' 5/6 | ||||
2023.09.02 | Arratia | 2 - 2 | Eibar | ehkirola.eus |
'B' 3/4 | ||||
2023.09.03 | San Ignacio | 1 - 1 | Mulier | ehkirola.eus |
'B' FINALA | ||||
2023.09.02 | Athletic C | 0 - 2 | Reala B | ehkirola.eus |
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon
Koldo Agirre Beasaingo alkatea finalari buruz
Koldo Agirre Beasaingo alkatea EHko Kopako finalari buruz aritu zitzaigun. https://www.youtube.com/watch?v=JoOPxOVLeZs
Real eta Athleticen entrenatzaileen finalaren inpresioak
Unai Gazpiok eta Juan Luis Fuentesek, Reala eta Athleticeko entrenatzaileek hurrenez hurren, Beasaingo finalaren inpresio batzuk bota dizkigute. https://www.youtube.com/watch?v=MGtUhENFY9o
[BIDEOA] Euskal Herriko nesken zangobaloi txapelketa
[ kanaldude.eus 2011.10.26] Lehen aldikotz, “Euskal Herria Kirola“ deitu ekimena ospatua izan da 2011an, Euskal Herri osoko kirol taldeen arteko txapelketa