FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Reala finalera, Gasteizko Aurrera 12-0 gainditu ondoren

2017/06/11

> realsociedad.eus: Finalera

Nesken taldeak Eukal Herriko Kopako finalerako txartela lortu zuen atzo Aurrera Vitoria 12-0 garaitu ostean. Partida Bergaran jokatu zen eta lehen unetik txuri-urdinek bere nagusitasuna erakutsi zusten. Goleatzaileak María Díaz (4), Nahikari García, Nerea Eizaguirre, Sandra Ramajo, Manuela Lareo, Ane Etxezarreta, Aintzane Encinas, Maialen Zelaia eta Naiara Beristain izan ziren.
Emaitza horrekin neskak finalean sartzen dira, abuztuaren 27an jokatuko dena Mintxetan (Elgoibar) Athletic Clubaren aurka.

Maialen Zelaiari omenaldia

Maialen Zelaiak, taldean jarraituko ez duenak hurrengo denboraldian, taldekideen omenaldi unkigarria jaso zuen atzo. Partida amaieran, Sandra Ramajo, Itziar Gastearena, Leyre Fernandez, Iraia Iparraguirre eta Ane Etxezarretak ohorezko aurresku bat dantzatu zioten eta ondoren talde guztiak haizatu zuen txuri-urdinez bizitako hamar urte hauengatik.

Share This