FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

Reala B eta Athletic C taldeak, B mailako finalera

2023/08/29

“B” mailako sailkapen faseko azken jardunaldian emandako emaitzen ondoren, Reala B eta Athletic C taldeak sailkatu dira finalerako

 

Euskal Herria Kopa bi mailetan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. ‘B’ maila izendatu dugun kategorian ere bi multzo izan ditugu: A multzoan aritu dira Athletic C, Eibar C, Berriozar eta San Ignacio, eta B multzoan berriz, Real Sociedad B, Mulier eta Arratia. Liga formatuan jokatu da eta multzo bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute, irailaren 3an.

A multzoari dagokionez, Athletic C taldea izan da jaun eta jabe, jokatutako hiru partidak irabazita eta gol zaparrada lortuz. Bigarren eta hirugarren San Ignacio eta Berriozar izan dira, hurrenez hurren, biak lau punturekin, eta Eibar C sailkatu da laugarren postuan.

“A” MULTZOKO SAILKAPENA

TALDEAPt.JIBGAGKG
ATHLETIC C93300142
SAN IGNACIO4311177
BERRIOZAR4311178
EIBAR C03003112

B multzoan aldiz, Reala B-k eskuratu du multzoko lidergoa bere bi norgehiagokak emaitza berdinarekin irabaziz (2-0). Bigarren postua Mulierrentzat izan da Arratia garaitu ondoren, eta azken hauek sailkatu dira hirugarren postuan.

“B” MULTZOKO SAILKAPENA

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA B6220040
MULIER3210112
ARRATIA0200203

Beraz, Reala B eta Athletic C sailkatu dira “B” mailako finalerako, zeina Durangon jokatuko da, irailaren 2an, larunbata, Tabirako futbol zelaian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehia berriz, Mulier eta San Ignacioren artekoa, San Ignacioko udal kiroldegian jokatuko da irailaren 3an, eguerdiko 12:00etan hasita.

Azkenik, bosgarren postua zeinek eskuratuko, nor baino nor gehiago arituko dira Arratia eta Eibar C, irailaren 2an, Igorren, 15:30etan.

‘B’ maila. Egutegia | Emaitzak

'B' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.16 18:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
5 - 0
Eibar Cehkirola.eus
2023.08.16 20:00
Berriozar
Berriozar
1 - 6Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 17:30
UNBE
Eibar
Eibar C 0 - 2Athletic Cehkirola.eus
2023.08.19 12:15
Berriozar
Berriozar
1 - 1San Ignacioehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Berriozar
Berriozar
5 - 1Eibar Cehkirola.eus
2023.08.26 17:00
UDAL KIROLDEGIA
San Ignacio
San Ignacio
1 - 6Athletic C
ehkirola.eus
B multzoa
2023.08.19 11:00
URBIETA Igorre
Arratia / 0 - 2 / Reala Behkirola.eus
2023.08.23 19:00
SAN DONATO
Etxarri
Mulier 0 - 2 Reala B ehkirola.eus
2023.08.26 12:15
Mulier
Mulier 1 - 0 Arratiaehkirola.eus
'B' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02
Arratia2 - 2Eibarehkirola.eus
'B' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03San Ignacio1 - 1Mulier ehkirola.eus
'B' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Athletic C0 - 2 Reala Behkirola.eus

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...
Alaves – Aviron, maiatzaren 5ean

Alaves – Aviron, maiatzaren 5ean

2. multzoko 2. kanporaketa izango dugu Alaves-Aviron partida hau. Amurrion jokatuko da, maiatzaren 5ean, 12:00etan, Basarte futbol zelaian. Sarrera doan izango da

Genêts 1 – 4 Aviron

Genêts 1 – 4 Aviron

Emaitza honekin Baionako Avironek jokatuko du 2.multzoko 2.kanporaketa Alavesen aurka. Partida hori Amurrion jokatuko da, Basarte zelaian, maiatzaren 5ean, 12:00etan

Oiartzun 0 – 3 Añorga

Oiartzun 0 – 3 Añorga

Emaitza honekin Añorgak jokatuko du 1.multzoko 2.kanporaketa Eibarren aurka. Partida hau Usurbilen jokatuko da, maiatzaren 7an, arratsaldeko 18:00etan