FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Reala – Athletic, igandean

Reala – Athletic
Igandean jokatuko da Reala-Athletic, urriaren 31n, alegia, 21:00etan hasita, VI.Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hirugarren partida.
Euskal Herria Txapela
Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailako ligan ari diren euskal taldeen artean jokatzen da. Elkarren aurkako partidak kontutan hartuta sailkapena egiten da eta puntu gehien ateratzen dituzten bi taldeen artean jokatzen da finala.
2016/17 denboraldian jokatu zen lehen edizioa, denboraldi horretan lehen aldiz Euskal Herriko bost talde aritu zirelarik. Edizio horretako finala Athletic eta Alaves artean jokatu zen, baina txapela eman gabe gelditu zen, talde bietako jokalarien arteko istiluen ondorioz epaileak partida bertan behera utzi behar izan zuelako. Hurrengo edizioetako txapeldunak izan dira, hurrenez hurren, Athletic, Eibar, Reala eta Osasuna.
Publikoarekin jokatuko da
Aurreko denboraldi osoa publikorik gabe jokatu dira partida guztiak Covid19ko alarma sanitarioa dela eta. Aurtengoan, baina, edukiaren gorabeherak izan badira ere, publikoarekin ari dira jokatzen partida guztiak.
Sailkapena
VI. Euskal Herria Txapelaren 2021/22 edizioaren bi partida jokatu dira dagoeneko eta sailkapenaren buruan daude Athletic eta Osasuna. Realak ez du oraindik jokatzerik izan, eta Alaves azken postuan dago, jokatu dituen bi partidetan puntu bat bera ere lortu gabe.
Hurrengo partidak
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hurrengo partidak hauxek izango ditugu:
→ Reala-Athletic. Urriaren 31n jokaktuko da, igandearekin, Anoetan, 21:00etan hasita.
→ Osasuna-Reala. Azaroaren 7an jokatuko da, igandearekin, Sadarren, 18:30etan hasita.
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | ATHLETIC | 14 | 6 | 4 | 2 | 0 | 11 | 2 |
2 | REALA | 11 | 6 | 3 | 2 | 1 | 6 | 6 |
3 | OSASUNA | 6 | 6 | 2 | 0 | 4 | 4 | 6 |
4 | ALAVES | 2 | 6 | 0 | 2 | 4 | 1 | 6 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2021.09.18 | Alaves | Osasuna | |
2021.10.01 | Athletic | Alaves | |
2021.10.31 | Reala | Athletic | |
2021.10.07 | Osasuna | Reala | |
2022.01.02 | Alaves | Reala | |
2022.01.03 | Osasuna | Athletic | |
2022.01.10 | Alaves | Athletic | |
2022.02.20 | Athletic | Reala | |
2022.02.27 | Reala | Osasuna | |
2022.03.13 | Reala | Alaves | |
2022.04.10 | Osasuna | Alaves | |
2022.05.15 | Athletic | Osasuna |
Alaves-Reala, ekainaren 18an
IV. Euskal Herria Txapelaren hamazortzigarren jardunaldia izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe
Eibar-Athletic, ekainaren 17an
IV. Euskal Herria Txapelaren hamazazpiarren jardunaldia izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe
Reala-Osasuna, ekainaren 14an
IV. Euskal Herria Txapelaren hamaseigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe
Irailean joka litezke Euskal Herria Txapela eta Euskal Herria Kopa
Gauzak nola doazen ikusita, egon badaude aukerak aurten EH Txapela eta EH Kopa jokatzeko
Reala-Osasuna, bertan behera
Bertan behera gelditu da Reala-Osasuna, zein martxoaren 21ean jokatzeko ziren Alaves-Reala eta Eibar-Athletic. Ikusteko dago horren ondoren zer egingo den
Igandean, Reala-Osasuna
Igandean, martxoak 15, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatuko da, koronabirusa dela eta
XI. Euskal Herria Kopa | Sailkapena ~ Emaitzak


2021/22
VI. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | ATHLETIC | 14 | 6 | 4 | 2 | 0 | 11 | 2 |
2 | REALA | 11 | 6 | 3 | 2 | 1 | 6 | 6 |
3 | OSASUNA | 6 | 6 | 2 | 0 | 4 | 4 | 6 |
4 | ALAVES | 2 | 6 | 0 | 2 | 4 | 1 | 6 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2021.09.18 | Alaves | Osasuna | |
2021.10.01 | Athletic | Alaves | |
2021.10.31 | Reala | Athletic | |
2021.10.07 | Osasuna | Reala | |
2022.01.02 | Alaves | Reala | |
2022.01.03 | Osasuna | Athletic | |
2022.01.10 | Alaves | Athletic | |
2022.02.20 | Athletic | Reala | |
2022.02.27 | Reala | Osasuna | |
2022.03.13 | Reala | Alaves | |
2022.04.10 | Osasuna | Alaves | |
2022.05.15 | Athletic | Osasuna |