“Euskal selekzioak merezi du?””
JOKIN IBARRA
Euskal Herriko K-1 Federakuntzaren Presidentea
https://k1basquecountry.com/
Euskal selekzioak merezi du?
Geurea izan eta horrek herritarren artean sortzen duen ilusioan eta itxaropenean sinesten dugunontzat jakina merezi duela. Baina tamalez, gutxiengo batzuk baino ez gara izango horrela pentsatzen dugunak zeren batzuk, besteak beste ETBk, ilusio eta zaletasun hori gure artean zabaltzeko aukera eskura eta doan izan arren, oraingoan behintzat paso egin duelako. Eta ez da izan ez zekitelako, prentsaurrekoaren jakitun zirelako. Baino dirudienez, soilik, euskal selekzio batzuk merezi dute “gure” telebistaren arreta.
Rigan (Letonia), urriaren 4tik 7ra, Munduko K-1 txapelketa jokatuko da eta bertan 63 herrialde lehiatuko dira, artean, Euskal Herria. Aratz Garmendia bizkaitarra, Alexander Timoth xiberotarra, Lander Ripodas nafarra arituko dira lehian eta Sebastian Lopez lapurtarra entrenatzaile gisa arituko dena izango dira euskal ordezkariak.
Espero dezagun, itzulitakoan, aipatu medioak eta besteak egindako ezikusia nolabait konpontzea eta merezi duten arreta egitea, finean, kirol mailan K-1 modalitatea xumea izan arren, euskal selekzioaz ari garelako.
Jokin Ibarra
Euskal Herriko K-1 Presidentea
Independentziaren eragin ekonomikoa kirol esparruan
Kataluniako Kirol Selekzioen aldeko plataformak 2017an bultzatutako txostenean independentziak kirol federazioetan izango lukeen eragina aztertzen da
2020. urteko mendi lasterketen egutegia zehazten hasia da
Gorbeia Suzien probak izen-emate epea zabaldu du, Hiru Handiak lasterketa urtero egingo da eta Ultren Euskal Herriko Txapelketa maiatzean jokatuko da
Urrezko binakako aizkolari txapelketa jokatu da Deban
Larrañaga-Rekondo bikoteak garaipena eskuratu du Mugertza-Alberdi mendean hartuta eta emakumezkoetan Nerea Sorondok Itxaso Onsalori gailendu zaio