«Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari»
Ez nuen ibilbidea ezagutzen. Esana zidaten oso gogorra zela eta horrelakoxea egin zitzaidan: gogor-gogorra. 1.000 metroko desnibela 2,7 kilometrotan igotzen da. Anbotokoan, esaterako, 3,8 kilometrotan igotzen da desnibel hori.
Irabazteko helburuz joan zinen?
Ni ez naiz helburu konkretuekin joaten lasterketetara, eta ibilbidea ezagutzen ez badut, are gutxiago. Ahalik eta ondoen egin gura nuen. Irteera puntuan, parte-hartzaileen erdiak ez nituen ezagutzen. Maria Zorrozaren erreferentzia nuen. Iaz bigarren egin zuen, 43 minutuko denboragaz. Baina nire atzetik irten zenez, ezin izan nuen erreferentzia moduan hartu.
Espainiako txapeldun geratuta, munduko txapelketan parte hartzeko aukera zenuen Espainiako selekzioagaz, baina uko egin zenion.
Lasterketa irabazita, banekien eskubide hori nuela. Izan ere, tontorretik Aitziber Ibarbia korrikalariagaz jaitsi nintzen eta abisatu zidan Espainiako federazioko norbait etorriko zitzaidala hori esaten. Ibarbiak orain hiru urte irabazi zuen txapelketa. Berak ezetz esan zien orduan, eta nik berdina egin dut. Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari. Podiumera ere ikurrina handi bategaz igo ginen. Orain arte ikurrinagaz edo Kataluniako esteladagaz igo izan naiz podiumera, beraz ez dut uste nire erabakiak ezustean harrapatuko zuenik federazioko ordezkaria.
Asteburuan Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartuko duzu. Zer esperantzagaz zoaz?
Gogo itzela dut lasterketarako. Iaz bero handia egin zuen. Aurten freskoago egingo duela uste dut, eta hori askoz hobea da niretzat. Postuak ez dit hainbeste ardura, baina iazko denboretan ibiltzea dut helburu [4.47.38].
Aurrera Vitoriak merezi gabe galdu zuen Añorgaren aurka
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Apirilaren 9an jokatu zen Murgian (Araba) Euskal Herriko emakuzkoen VI. futbol koparen final-laurdenaren sailkapena. Giro ederrean eta 200 ikusle ingururen aurrean Añorgak 2-3 irabazi zion Aurrera Vitoriari eta, ondorioz,...
Abian Da Emakumezkoen VI. Euskal Herriko Futbol Kopa
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Aurten urrats berriekin abiatuko da emakumezkoen Euskal Herriko VI. futbol kopa. Iaz finalerdia eta finala jokatu ziren, eta aurten final-laurdenak ere izango dira. Aipirilaren 9 jokatuko dira final-laurdenen partidak. Goizeko...
Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean
LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko [gallery...
0 Comments