«Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari»

OIHANA AZKORBEBEITIA
MENDI KORRIKALARIA
Anboto.eus


→ JOSEBA DERTEANO • 2018.05.25 • www.anboto.eus

Zelan joan zen lasterketa?
Ez nuen ibilbidea ezagutzen. Esana zidaten oso gogorra zela eta horrelakoxea egin zitzaidan: gogor-gogorra. 1.000 metroko desnibela 2,7 kilometrotan igotzen da. Anbotokoan, esaterako, 3,8 kilometrotan igotzen da desnibel hori.

Irabazteko helburuz joan zinen?
Ni ez naiz helburu konkretuekin joaten lasterketetara, eta ibilbidea ezagutzen ez badut, are gutxiago. Ahalik eta ondoen egin gura nuen. Irteera puntuan, parte-hartzaileen erdiak ez nituen ezagutzen. Maria Zorrozaren erreferentzia nuen. Iaz bigarren egin zuen, 43 minutuko denboragaz. Baina nire atzetik irten zenez, ezin izan nuen erreferentzia moduan hartu.

Espainiako txapeldun geratuta, munduko txapelketan parte hartzeko aukera zenuen Espainiako selekzioagaz, baina uko egin zenion.
Lasterketa irabazita, banekien eskubide hori nuela. Izan ere, tontorretik Aitziber Ibarbia korrikalariagaz jaitsi nintzen eta abisatu zidan Espainiako federazioko norbait etorriko zitzaidala hori esaten. Ibarbiak orain hiru urte irabazi zuen txapelketa. Berak ezetz esan zien orduan, eta nik berdina egin dut. Espainiako koloreek ez naute ordezkatzen; horregatik esan diot ezetz selekzioari. Podiumera ere ikurrina handi bategaz igo ginen. Orain arte ikurrinagaz edo Kataluniako esteladagaz igo izan naiz podiumera, beraz ez dut uste nire erabakiak ezustean harrapatuko zuenik federazioko ordezkaria.

Asteburuan Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartuko duzu. Zer esperantzagaz zoaz?
Gogo itzela dut lasterketarako. Iaz bero handia egin zuen. Aurten freskoago egingo duela uste dut, eta hori askoz hobea da niretzat. Postuak ez dit hainbeste ardura, baina iazko denboretan ibiltzea dut helburu [4.47.38].

0 Comments

Submit a Comment

Twitter

<a class="twitter-timeline" data-height="400" data-theme="light" data-link-color="#981CEB" href="https://twitter.com/ehkirola?ref_src=twsrc%5Etfw">Tweets by ehkirola</a> <script async src="https://platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>
Athleticentzat V. EH Kopa

Athleticentzat V. EH Kopa

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA     Denboraldiko lehen titulua jokatu da Zarauzko Asti zelaian, EHko emakumezkoen V. Kopako finala. Partida ikusgarria izateko traza guztiak zituen eta hala izan da. Bi taldeak lehen minututik erakutsi bait dute V.Kopa...

Realak erraz gainditu du Gasteizko Aurrera

Realak erraz gainditu du Gasteizko Aurrera

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Ekainaren 10ean Berriozarren jokatu zen Reala-Aurrera Vitoriaren finalaurrena. 4-0 gailendu zen Reala. Asteazkena izan arren, giro ederrean jokatu zen partida. Marisol Sanchez berriozartar jokalari historikoak egin zuen...

Oiartzun-Athletic penaltika erabaki da

Oiartzun-Athletic penaltika erabaki da

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Atzo  jokatu zen paisai zoragarria duen Beltzenea Hendaiako futbol zelaian Euskal Herriko emakumezkoen V.futbol koparen lehen final erdia (hurrregoa Real Sociedad-Aurrera de Vitoria Berriozarren jokatuko da...