“EFFren batzarkide guztiak animatu nahi ditugu Euskal Selekzioaren ofizilatasunaren alde egin dezaten»
EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus
Abenduaren 12an egingo du Euskadiko Futbol Federakundeak Euskal Selekzioaren ofizialtasunari buruzko batzarra. Durangon izango da, San Agustin Kultur Gunean, arratsaldeko 18:30etan. Dagoeneko EFFko batzarkide guztiei jakinarazi die deialdia, Federakundearen batzarra osatzen duten klub, jokalari, entrenatzaile eta epaileen estametuetako ordezkari guztiei, alegia.
Aparteko batzar horretan Euskadiko Futbol Federazioak erabaki behar du Euskal Selekzioaren ofizialtasuna nahi duen, eta horrela erabaki ezkero, eskaera luzatuko diola Espainiako Futbol Federazioari Euskal Futbol Selekzioa eratu eta nazioarteko futbol leihaketetan modu ofizialean parte hartu ahal izatea. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoak baditu bere gain kirol eskumenak eta horrek bide ematen dio EFFri eskaera hori egiteko.
Euskal Herria Kirola elkarteak txalotu nahi du EFFren ekimen hau, Euskal Selekzioen nazioarteko ofizialtasuna lortzea ere helburu dugu eta. Hartara, batzarkide guztiak animatu nahi ditugu egun horretan Durangoko batzarrera joan daitezen eta Euskal Selekzioaren ofizilatasunaren alde egin dezaten federazioaren aparteko batzarrean.
Eskabide honen inguruan
Yaser Hamed: “Hau ez da gutxi batzuen nahia”
Futbolari leioarrak Eskal Selekzioaren aldarria egin du “Gu ere bai!” ekimenaren aurkezpenean: Palestinako selekzioan ari da eta zoriontsuago izango litzateke Euskal Selekzioa balitz
“Gu ere bai!”, euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko ekimena
750 kirolarien atxikimenduarekin aurkeztu da gaur Bilbon Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko ekimena
Ibon Cabo: “Lehen urratsa Euskal Herri osoko jokalariekin partida on bat antolatzea da”
Ibon Cabo Euskadiko Federazioaren areto futboleko presidentea da