TXIRRINDULARITZA
Primoz Roglicek irabazi du Euskal Herriko Itzulia
Primoz Roglic (Jumbo) esloveniarrak irabazi du 2021eko Itzulia, Arrateko igoeran amaitu den azken etaparen ondoren. Etaparen garailea izan den David Gaudu (Groupama) frantziarrarekin batera heldu da Roglic Arratera, azken igoeran Hugh Carthy britainiarra (EF) atzean utzi eta gero.
Etapa zirraragarria izan da, 112 kilometro eta zazpi mendatekoa ibilbidean lehian zeuden txirrindulari eta talde guztiak helburuak lortzen buru-belarri saiatu direlarik.
Lasterketa helmugatik 50 kilometrora erabaki da, Gorla-Elosua mendatearen jaitsieran, une horretan tropela zatitu baita, Alex Aranburuk , Ion Izagirrek, Roglic,Valverde eta Landak aurrera egin dutelarik, Pogacar eta McNulty atzean utzita.
Arrateko lehendabiziko pasaeran, Roglic lehena zen David Gaudu (Groupama) eta Hugh Carthy (EF) alboan zituela, gainontzeko iheskideak bidean utzita. Pogacar minutu erdira zegoen, eta McNulty liderra atzerago jadanik aukera guztiak galduta.
Pogacarrek bat egin zuen Valverde, Landa eta Adam Yatesen (Ineos) taldearekin, baina Roglicek tinko eutsi zion abantailari helmugara arte, bertan Gaudu nagusitu zelarik. Alejandro Valverde espainiarra izan zen hirugarren helmugan 34 segundora, eta berarekin batera iritsi ziren Adam Yates (Ineos), Tadej Pogacar (UAE Emirates) eta Jonas Vingegaard.
Gauzak horrela, Jumbo-Visma taldeko esloveniarrak 52 segundo atera dizkio Vingegaard taldekideari sailkapen nagusian, eta 1:07 Pogacarri. Pello Bilbaok seigarren amaitu du eta eta Landak bederatzigarren.
6. etaparen sailkapena:
1. David Gaudu (Groupama) 3:05:42
2. Primoz Roglic (Jumbo) d.b.
3. Alejandro Valverde (Mo.) 35ra
4. Adam Yates (Ineos) d.b.
5. Tadej Pogacar (UAE) d.b.
6. Jonas Vingegaard (Jumbo) d.b.
7. Pello Bilbao (Bahrain) 1:03ra
8. Esteban Chaves (Bike Ex.) 1:05ra
9. Mikel Landa (Bahrain) d.b.
10.Mauri Vansevenant (Dec.) 1:55ra
11. Ion Izagirre (Astana) d.b.
29. Txomin Juaristi (Eus.) 11:57ra
36. Jonathan Lastra (C.R.) 12:23ra
55. Jon Agirre (Kern Ph.) 12:58ra
65. Gotzon Martín (Eus.) 14:45ra
66. Jon Barrenetxea (CR) 15:32ra
75. Álex Aranburu (Astana) 18:18ra
76. Omar Fraile (Astana) d.b.
79. Óscar Rodríguez (Astana) d.b.
83. Mikel Nieve (Bike Exchan.) d.b.
87. Mikel Iturria (Euskaltel) d.b.
93. Mikel Aristi (Euskaltel) d.b.
103. Ander Okamika (Bur.) 19:40ra
Jon Aberasturi (C. R.) Lasterketa utzita
Urko Berrade (Kern P.) Lasterketa utzita
Unai Cuadrado (Eusk.) Lasterketa utzita
Oier Lazkano (C. Rural) Lasterketa utzita
Jon Irisarri (C. Rural) Lasterketa utzita
Sailkapen nagusia:
1. Primoz Roglic (Jumbo) 19:11:36
2. Jonas Vingegaard (Jumbo) 52ra
3. Tadej Pogacar (UAE) 1:07ra
4. Adam Yates (Ineos) 1:26ra
5. David Gaudu (Groupama) 1:27ra
6. Pello Bilbao (Bahrain) 1:28ra
7. Alejandro Valverde (Mo.) 1:33ra
8. Mikel Landa (Bahrain) 2:17ra
9. Esteban Chaves (Bike Ex.) 2:38ra
10. Ion Izagirre (Astana) 2:59ra
26. Jonathan Lastra (C.R.) 16:58ra
38. Álex Aranburu (Astana) 25:04ra
43. Jon Agirre (Kern Ph.) 28:52ra
49. Mikel Nieve (Bike Ex.) 31:24 ra
53. Gotzon Martín (Eus.) 34:49ra
71. Omar Fraile (Astana) 43:11ra
74. Txomin Juaristi (Eus.) 44:25ra
87. Jon Barrenetxea (CR) 50:59ra
94. Óscar Rodríguez (As.) 57:46ra
97. A. Okamika (Burgos) 1:01:05ra
99. Mikel Iturria (Euskal.) 1:02:35ra
102.Mikel Aristi (Euskal.) 1:07:57ra
Mendiko sailkapena
1 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 34 puntu
2 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 27
3 GAUDU David Groupama – FDJ 20
Taldekako sailkapena
1 Team Jumbo-Visma WT 57:47:23
2 Bahrain – Victorious WT 3:18ra
3 UAE-Team Emirates WT 18:04ra
Puntuetako sailkapena
1 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 106
2 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 75
3 GAUDU David Groupama – FDJ 61
Gazteen sailkapena
1 VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma 19:12:28
2 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 0:15ra
3 GAUDU David Groupama – FDJ 0:35ra
Itzuliaren Palmaresa
2019, Ion IZAGIRRE | 2018, Primož ROGLIC | 2017, VALVERDE Alejandro |
2016, CONTADOR Alberto | 2015, RODRIGUEZ Joaquin | 2014, Alberto CONTADOR |
2013, Nairo A. QUINTANA | 2012, Samuel SÁNCHEZ | 2011, Andreas KLÖDEN |
2010, Christopher HORNER | 2009, Alberto CONTADOR | 2008, Alberto CONTADOR |
2007, Juan José COBO | 2006, J.GOMEZ MARCHANTE | 2005, Danilo DI LUCA |
2004, Denis MENCHOV | 2003, Iban MAYO | 2002, Aitor OSA |
2001, Raimondas RUMSAS | 2000, Andreas KLÖDEN | 1999, Laurent JALABERT |
1998, Iñigo CUESTA | 1997, Alex ZUELLE | 1996, Francesco CASAGRANDE |
1995, Alex ZUELLE | 1994, Tony ROMINGER | 1993, Tony ROMINGER |
1992, Tony ROMINGER | 1991, Claudio CHIAPPUCCI | 1990, Julián GOROSPE |
1989, Stephen ROCHE | 1988, Eric BREUKINK | 1987, Sean KELLY |
1986, Sean KELLY | 1985, Peio RUIZ CABESTANY | 1984, Sean KELLY |
1983, Julián GOROSPE | 1982, José Luis LAGUIA | 1981, Silviano CONTINI |
1980, Alberto FERNANDEZ | 1979, Giovanni BATTAGLIN | 1978, José Antonio GONZALEZ LINARES |
1977, José Antonio GONZALEZ LINARES | 1976, Gian Battista BARONCHELLI | 1975, José Antonio GONZALEZ LINARES |
1974, Miguel Mari LASA | 1973, Luis OCAÑA | 1972, José Antonio GONZALEZ LINARES |
1971, Luis OCAÑA | 1970, Luis Pedro SANTAMARINA | 1969, Jacques ANQUETIL |
1935, Gino BARTALI | 1930, Mariano CAÑARDO | 1929, Maurice DEWAELE |
1928, Maurice DEWAELE | 1927, Victor FONTAN | 1926, Nicolas FRANZ |
1925, August VERDYCK | 1924, Francis PELLISIER |
TXIRRINDULARITZA
Donostiako Klasikoaren data momentuz bere horretan mantentzen da
Tourraren daten aldaketei begira dago antolakuntza
Bidasoa Itzulia ere bertan behera geratu da
Hurrengo urterako data jadanik finkatu dute, 2021eko Itzulia maiatzaren 5tik 8ra bitartean ospatuko delarik
Aiztondoko klasika atzeratu egin zuten azkeneko unean
Espainiako Kirol Federazioak hartutako erabakiaren ondoren bertan behera geratu zen lasterketa momentuz data berririk zehaztu gabe