TXIRRINDULARITZA
Pogacarrek lortu du garaipena Ermualden
Tadej Pogacarrek irabazi zuen Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa, Amurrio eta Ermualde mendatea artekoa (167,7 kilometro), Ermualde mendateko igoeran emandako esloveniarren arteko lehian Primoz Roglic liderra mendean hartuta.
Aurretik izandako ihesaldia (Lazkanoren ahalegina txalotzekoa izan zen) bertan behera utzi eta gero tropel nagusia Ermualdera iritsi zen, non buruz buru aritu ziren Tadej Pogacar (UAE) eta Primoz Roglic (Jumbo Visma).
Pogacarrek hiru ahalegin egin zituen (2,6 kilometrora bata, 2,1era bestea, eta 1,5era azkena) bukaerako aldapan liderra atzean utzi nahian helburua lortu gabe baina esprintean irabazi egin zion, eta beste lau segundo kendu zizkion liderrari gainsariekin, 20 segundora hurbildu zaiolarik sailkapen nagusian.
Hauengandik bost segundora helmugaratu ziren Alejandro Valverde (Movistar) hirugarren postuan, Adam Yates (INEOS Grenadiers) laugarrenean eta Mikel Landa (Bahrain-Victorious) bosgarrenean. Orohar baina, aldeak, ez ziren handiak izan, hogei segundoren barruan izan zirelarik lehen hamar sailkatuak.
Gauzak horrela, sailkapen nagusiko lehen postuan da Roglic eta Pogacar da bigarren, 20 segundora. Brandon McNulty (UAE-Team Emirates) da hirugarren liderrarengandik 30 segundora, eta Mikel Landa zazpigarren postuan da, minutu batera. Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) zortzigarren da, Roglicengandik minutu eta zortzi segundora.
3. etapako sailkapena
1 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 4:04:50
2 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma d.b.
3 VALVERDE Alejandro Movistar Team 0:05ra
4 YATES Adam INEOS Grenadiers 0:05ra
5 LANDA Mikel Bahrain – Victorious 0:05ra
6 GAUDU David Groupama – FDJ 0:08ra
7 KNOX James Deceuninck – Quick Step 0:16ra
8 VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma 0:16ra
9 VANSEVENANT Mauri Deceuninck – Quick Step 0:16ra
10 MCNULTY Brandon UAE-Team Emirates 0:18ra
SAILKAPEN NAGUSIA
1 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 8:07:48
2 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 0:20ra
3 MCNULTY Brandon UAE-Team Emirates 0:30ra
4 YATES Adam INEOS Grenadiers 0:39ra
5 VALVERDE Alejandro Movistar Team 0:50ra
6 VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma 0:54ra
7 LANDA Mikel Bahrain – Victorious 1:00ra
8 BILBAO Pello Bahrain – Victorious 1:08ra
9 VANSEVENANT Mauri Deceuninck – Quick Step 1:09ra
10 SCHACHMANN Maximilian BORA – hansgrohe 1:09ra
Mendiko sailkapena
1 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 13 puntu
2 ERMANS Quinten Intermarché – Wanty – Gobert Matériaux 12
3 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 12
Taldekako sailkapena
1 Team Jumbo-Visma WT 24:27:48
2 UAE-Team Emirates WT 0:01ra
3 BORA – hansgrohe WT 0:42ra
Puntuetako sailkapena
1 ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 55 puntu
2 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 53
3 ARANBURU Alex Astana – Premier Tech 32
Gazteen sailkapena
1 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 8:08:08
2 MCNULTY Brandon UAE-Team Emirates 0:10ra
3 VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma 0:34ra
Ostegun honetan Itzuliaren etaparik luzeena jokatuko dute, Gasteiz eta Hondarribia artean. 189 kilometro egin beharko ditu tropelak, eta amaierako zatian Jaizkibel eta Erlaitz kateatuko ditu. Azken hori Lehen Mailako mendatea da (4 kilometro eta %10,4ko bataz besteko pendiza), eta gaina helmugatik hogei kilometrora izango du.
TXIRRINDULARITZA
2022ko data ofizialak: Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa
Azkenean, Itzulia Women errealitate bihurtuko da, eta UCI Women’s World Tour kategorian estreinatuko da
Paula Suarez eta Ion Izagirre, ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun
Gizonetan, Gorka Izagirre izan zen bigarren eta Jonathan Lastra hirugarren. Emakumeetan, Olatz Odriozolak eta Amaia Lartitegik osatu zuten podiuma
Ines Canterak irabazi du Bergara Hiria sari nagusia
Ines Cantera izan zen guztietan azkarrena, Ayala Serrano eta Laia Puigdefabregas onenak izan zirelarik kadete eta jubenil mailan