TXIRRINDULARITZA

Paula Suarez eta Ion Izagirre, ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun

by | 2021/12/27

Paula Suarezek eta Ion Izagirrek ziklo-kroseko Euskadiko txapela jantzi dute, igande honetan Aiaran (Araba) jokatu den proban gailenduta: II. Aiarako Ziklokrosa – Euskadiko Ziklo-kros Txapelketa 2021.

Ion Izagirrek (Astana) irabazi zuen Aiarako Ziklokrosa, 1:03:16ko denbora eginda, eta ondorioz Euskadiko ziklo-kros txapeldun berria da. Bigarren helmugaratu zen Gorka Izagirre (Astana) anaia, minutu erdi eskasera, esprintean beste Elite-UCI mailako txirrindulari bat gainditu ostean, hirugarren izan zen Jonathan Lastra bilbotarra (Rural Kutxa), alegia.

Gizonezkoen proban beraz, profesionalak izan ziren jaun eta jabe, izan ere, irabazlearen atzetik, haren anaia Gorka izan zen bigarren, Jonathan Lastra hirugarren, eta jarraian Igor Arrieta, Aitor Hernandez eta Omar Fraile helmugaratu ziren.

Emakumezkoen lasterketan, berriz, Paula Suarez (Laboral Kutxa) nagusitu zen 41:20ko denborarekin, Olatz Odriozolaren (Bizikleta.com) eta Amaia Lartitegiren (Bizkaia-Durango) aurretik. Arabarrak sekulako urtea egin du eta honakoa izan da denboraldiko bere zortzigarren garaipena.

II. Aiarako Ziklokrosa-Euskadiko Txapelketa

GIZONEZKOAK-ELITEA-23 URTEZ AZPIKOAK

1 155 ION IZAGUIRRE INSAUSTI 1:03:16.599

2 150 GORKA IZAGIRRE INSAUSTI  27.317ra

3 143 JONATHAN LASTRA MARTINEZ  27.553ra

4 53 IGOR ARRIETA LIZARRAGA  1:52.705ra

5 110 AITOR HERNANDEZ GUTIERREZ 2:06.870ra

6 147 OMAR FRAILE MATARRANZ  2:22.456ra

7 144 PEIO GOIKOETXEA GOIOGANA  2:22.767ra

8 10 IÑAKI GUARESTI REMIREZ DE GANUZA  2:39.641ra

9 15 DIEGO RUIZ DE ARCAUTE DIAZ DE ALDA  2:48.913ra

10 153 JULEN ZUBERO ALDEKOA  3:51.512ra

EMAKUMEZKOAK-ELITEA-23 URTEZ AZPIKOAK

1 316 PAULA SUAREZ CHASCO  41:20.830

2 306 OLATZ ODRIOZOLA MUGICA   45.309ra

3 361 AMAIA LARTITEGI ORMAZABAL  1:30.035ra

4 319 ZALOA TREVILLA MARTIN  2:02.509ra

5 362 IDOIA ERASO LASA  2:53.001ra

6 357 LUR ZUFIRIA ARANGUREN  3:48.093ra

7 317 AINARA ELBUSTO ARTEAGA  5:25.183ra

8 340 MONICA CARRASCOSA GARCIA a 5:36.268

9 321 IXONE NUÑEZ SAN ROMAN  6:41.601ra

10 355 ANNE DE PABLO LAISEKA  6:51.259ra

GIZONEZKO JUNIORRAK

1 2 AIMAR MADINA ZUBIA 43:12.151

2 37 GALDER LEIZA ZUBERO  6.311ra

3 22 BEÑAT FERNANDEZ DE LA PEÑA AGUIRRE  6.565ra

4 27 EGOITZ HOYAS FIGUERAS  13.772ra

5 18 IBAI CHICO IZAGIRRE  15.352ra

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

1 215 LUKENE TRUJILLANO GOTXI 43:29.791

2 228 NAIA ARREGI ARANOA  11.932ra

3 227 NAHIA ARANA QUINTANILLA  35.160ra

4 219 VALERIA MOURO ALVAREZ  44.201ra

5 229 LIDIA TARAS AFANASE  2:25.711ra

GIZONEZKO KADETEAK

1 9 HODEI MUÑOZ GABIÑA 30:26.595

2 67 HARITZA ALLENDE FIGUEROA  15.895ra

3 34 AIMAR QUINTANA CASTILLO  20.327ra

4 1 IKER COLMENERO LARRAKOETXEA  20.969ra

5 7 ASIER BERAZA MENOYO  26.966ra

EMAKUMEZKO KADETEAK

1 153 NAHIA GARCIA BIDABURU 27:42.579

2 151 IZARO ETXARRI ARANBURU  7.260ra

3 157 AYALA SERRANO MARTINEZ  35.648ra

4 154 LAIDA HIERRO ALZOLA  1:01.122ra

5 165 SOFIA LOSARCOS MARCO  1:28.089ra

MASTERRAK  50-60

1 536 XABIER MENDIARAZ ARRILLAGA 38:57.604

2 508 IÑAKI PARADA VAZQUEZ  31.916ra

3 505 CARLOS DE MIGUEL VALIENTE  1:01.227ra

4 511 NIKO LLANO SANCHEZ  1:01.562ra

5 539 IÑAKI VILLORIA ARANGUENA  1:49.682ra

MASTERRAK 30

1 27 IÑAKI CARRO MEABE 35:44.735

2 46 ERLANTZ URIARTE OKAMIKA   15.430ra

3 16 ANDONI ETXEBARRI COSTA  15.580ra

4 17 OINATZ MUNDUATE AGIRRE  30.967ra

5 5 IKER AVELLANAL ALONSO  1:39.137ra

MASTERRAK 40

1 452 DAVID BUSTO PORTILLO 36:46.788

2 447 UNAI YUS KEREJETA  10.224ra

3 465 IÑAKI ISASI FLORES  10.295ra

4 377 GAIZKA PUJANA BARQUIN  21.276ra

5 389 OSCAR GONZALEZ RODRIGUEZ  30.599ra

TXIRRINDULARITZA

Share This