TXIRRINDULARITZA

Mikel Lizarte nagusi Amorebieta Klasikoan

by | 2021/04/07

Argazkiak: Amorebieta Txirrindulari Elkartea

Mikel Retegi, Lizarte taldeko txirrindulari nafar gazteak taldeko lan ona erramatatu zuen azken esprintean, Amorebietako Udaberriko Sarian garaipena eskuratuz.

60. Amorebietako Udaberriko Saria ospatu zen pasa den asteburuan, Elite-23 urtez azpiko kategorian, Euskadiko Txirrindulari Federazioa antolatzen duen Abiatzen Torneoko bosgarren lasterketa izan zena.

Autzaganerako azken igoeran erabaki zen lasterketa. Igor Arrietak (Lizarte) erasoa jo zuen eta Mikel Retegik eta Vicente Hernaizek (EOK) jarraitu zioten. Azkeneko metroetara zazpi txirrindularik osaturiko taldetxoa ailegatu zen eta helmugako esprintean Retegik Arrieta taldekidearen laguntza izan zuen lasterketa irabazteko. Hernaiz bigarren tokian helmugaratu zen eta Arrieta hirugarren, Pau Miquelen aurretik. Lehenengo lau postuetatik hiru Lizarte taldeko ziklistentzat izan ziren beraz.

93 txirrindularik bakarrik amaitu zuten lasterketa, parte hartzaileen erdiak, ibilbidean zehar emandako hainbat erorikoen ondorioz.

60. Amorebietako Udaberri Saria – Amorebieta 110,9 km (Abiatzen Torneoa)

SAILKAPENA:

1- RETEGI GOÑI, Mikel S23 LIZARTE 2:32:18

2- HERNAIZ SANTAMARIA, Vicente ELI EOLO KOMETA d.b.

3- ARRIETA LIZARRAGA, Igor S23 LIZARTE 1 segundora

4- MIQUEL DELGADO, Pau S23 LIZARTE d.b.

5- COTERILLO GONZALEZ, Angel ELI GOMUR – CANTABRIA INFINITA d.b.

6- ALVAREZ ARRIOLA, Imanol S23 EISER-HIRUMET 4ra

7- HARO CRIOLLO, Wilson Steven ELI ESSAX 4ra

8- MESA PIETRALUNGA, Santiago ELI GRUPO EULEN d.b.

9- AGEA SANCHEZ, Francisco Javier S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA d.b.

10- GUTIERREZ FERNANDEZ, Pablo S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA d.b.

11- ROTA RUS, Raul S23 LIZARTE d.b.

12- COBO CAYON, Ivan S23 LIZARTE d.b.

13- LOPEZ DE ABETXUKO JIMENEZ, Andoni S23 CAJA RURAL – SEGUROS RGA d.b.

14- ALDAMA UDAETA, Oier S23 ELECTROALAVESA-ZUIA-BSAFE d.b.

15- GONZALEZ MARQUEZ, Ruben S23 BAQUE TEAM d.b.

16- MONROY CEBALLOS, Pedro Luis S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA d.b.

17- DIAZ ALVAREZ, Alex S23 BAQUE TEAM d.b.

18- ROMERO ALVAREZ, Francisco de Bo S23 BAQUE TEAM d.b.

19- SANCHEZ LOPEZ, Eugenio S23 LIZARTE d.b.

20- PEREZ-LANDALUCE GONZALEZ, Eduardo ELI EOLO KOMETA d.b.

Taldekako Sailkapena:

1- LIZARTE LIZA 7:36:56

2- GOMUR – CANTABRIA INFINITA GOMU 37 segundora

3- BAQUE TEAM BAQT 55ra

4- CAJA RURAL – SEGUROS RGA CAJA 1:11ra

5- EOLO KOMETA ACES 1:30ra

6- ESSAX XASS 2:22ra

7- EISER-HIRUMET EISE 2:40ra

8- GRUPO EULEN GRUP 2:46ra

9- TELCO.M – ON CLIMA – OSES TELO 3:00ra

10- ELECTROALAVESA-ZUIA-BSAFE ELEC 3:48ra

11- EIBAR EIBA 13:03ra

TXIRRINDULARITZA

Share This