EUSKAL PILOTA
Plazaz Plazako jardunaldia jokatu da Bartzelonan
Pasa den igandean, uztailak 18, jokatu zen Club Natació Barcelona kirol elkarteko instalazioetan Plazaz Plaza Txapelketako zazpigarren jardunaldia, eguerdiko 10:30ean hasita.
Jardunaldi honekin, Kataluniako Pilota Federazioak ikusgarritasun handiagoa eman nahi izan dio emakumezkoen pilotari, lehen mailako ikuskizun gisa, Bartzelonara unean uneko pilotaririk onenetarikoak eramanda, zeintzuek Naparren etxea edo Club Pelotari Santa Coloma bezalako esku pilotako Kataluniako hainbat klubetako pilotariekin kantxa elkarbanatzeko aukera izan zuten.
Hori bai, COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketen ondorioz, 40 lagunentzako tokia egon zen gehienez frontoian baina hala ere zaleek gozatu ederra hartu zuten pilota jaialdiarekin, non guztira Plazaz Plaza txapelketako hiru partida lehiatu ziren:
1 ETXEBESTE – N. AGIRRE VS SALSAMENDI – ORBEZOGO
2 ARRIETA – ELIZALDE VS ARRIZABALAGA – MENDIBURU
3 A. ALDAI – OSES VS ALDAREGIA – R. LARRAMENDI
Lehenengo partiduan asko zegoen jokoan, zehazki taldearen lidergoa Salsamendi-Orbegozorentzat eta txapelketan jarraitzeko aukera Etxebeste-N.Agirrerentzat eta horren ondorioz norgehiagoka orekatua ikusi zen, azkenean markagailua estua izan zelarik: Etxebeste-N.Agirre 19 / Salsamendi- Orbegozo 22.
Bigarren partidari dagokionez, azken orduko aldaketa egon zen, Naroa Elizaldek ezin izan zuelako Bartzelonan egon (berez jokatzeko zen partidu hori asteazkenean Leitzan jokatuko da): Arrieta-R.Larramendi 11 / Arrizabalaga-Mendiburu 22.
Hirugarren lehian berriz, taldeko bigarren eta hirugarren postuaren lehian ibili ziren eta urdinek lortu zuten garaipena eta horrenbestez bigarren postua: Aldai-Oses 14 / Aldaregia-R.de Larramendi 22.
Plazaz Plaza Txapelketa
Zortzi bikotek lehiatuko dute Plazaz-Plaza txapelketa, eta bi multzotan banatuta arituko dira kanporaketetan. Talde edo multzoko onenak zuzenean finalerdietara sailkatuko dira (uztailaren 31n jokatzea aurreikusita dago), eta talde bakoitzeko bigarren eta hirugarren sailkatuek final-laurdenak lehiatuko dituzte uztailaren 24an eta 25ean. Finala, berriz, abuztuaren 14an izango da.
Juanenea eta Endika sailkatu dira finalerdirako
Juaneneak 29-30 irabazi zion Endikari eta horrenbestez biak izango dira finalaurrekoan. Barrenetxea aldiz, kanporatua izan da
II. San Migel Xare Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu da
Bi partida jokatu ziren: Driolet-Moncadak 40, Larronde-Algaranondo 36 eta De Paredes-Borteyru II 40, Borteyru III-Sistiage 29.
Janire San Sebastianek eta Naiara Fernandezek irabazi dute emakumeen II. pala txapelketa
Alaia Azkuek eta Kistiñe Astigarragak osaturiko bikoteari 22 eta 18 irabazita, Odieta pilotalekuan jokatutako finalean