TXIRRINDULARITZA

Ailetz Lasak irabazi du Dorletako Ama XLIII. Saria

by | 2021/07/21

Dorletako Ama XLIII. Saria lehiatu zen pasa de igandean Leintz-Gatzagan, non Laboral Kutxa – Euskadi Fundazioa taldearen nagusitasuna erabatekoa izan zen.

Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Euskaldun Txapelketako laugarren txirrindulari proba goizeko 10:00etan hasi zen Maulanda auzoan, 160 txirrindularien parte hartzearekin.

Aurreko edizioekin alderatuz, COVID-19arengatik ezarritako arauak direla eta aldaketak egin  zituzten ibilbidean. Nabarmenena, Gatzagainen hasi eta bukatu zela da, eta mendatea hirutan igo behar izan zutela, hartara gogorragoa egin zitzaielarik txirrindulariei.

118 kilometroko lasterketa 2. mailako Gatzagako bigarren igoeraren ondoko jaitsieran hautsi zen, Arlabanen, Laboral Kutxako hiru txirrindularik egin baitzuten aurrera: Ailetz Lasak, Xabier Isasak eta Ibai Ruiz de Arkautek. Minutu bateko tartea atera zieten jarraitzaileei. Azkenean, Gatzagako helmugako azken igoeran, Ailetz Lasa eta Xabier Isasi bakarrik geratu ziren, eta euren arteko esprintean Lasa izan zen azkarrena (2:31:37). Hirugarren tokian euren taldekide Unai Iribar sartu zen, 20 segundora.

Laboral Kutxako ziordiarrak afizionatuen mailako bere lehen garaipena lortu zuen beraz, etapa garaipenaz gain, mendiko sailkapena ere irabazi zuelarik.

Dorletako Ama XLIII. Saria Gatzaga

SAILKAPENA

1º 150 LASA LIZARRAGA, Ailetz  S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 2:31:37

2º 156 ISASA LARRAÑAGA, Xabier  S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD d.b.

3º 147 IRIBAR JAUREGI, Unai  S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 20 segundora

4º 69 ARZA GARIN, Unai  S23 LIZARTE 20ra

5º 257 HARO CRIOLLO, Wilson Steven ECU ELI ESSAX  25ra

6º 41 ROMERO ALVAREZ, Francisco de Bo  S23 BAQUE TEAM 29ra

7º 155 RUIZ DE ARCAUTE CUESTA, Ibai  S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD  33ra

8º 11 SANCHEZ PRADO, Miguel  S23 CAJA RURAL – SEGUROS RGA 36ra

9º 137 MARIN ARAGON, Jose  S23 TELCO.M – ON CLIMA – OSES 40ra

10º 149 BERASATEGI GARMENDIA, Xabier  S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 52ra

11º 52 HIERRO NUÑEZ, Unai  S23 BAQUE TEAM 54ra

12º 158 MINTEGI CLAVER, Iker  S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 56ra

13º 86 IBARLUZEA ALBERDI, Jon  S23 GRUPO EULEN 1:16ra

14º 264 MONROY CEBALLOS, Pedro Luis  S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA 1:27ra

15º 327 ALONSO CIPRIAN, John Jairo COL S23 CAJA RURAL – SEGUROS RGA 1:39ra

16º 33 ALVAREZ ARRIOLA, Imanol  S23 EISER-HIRUMET 1:45ra

17º 74 WESTLEY, Dylan GBR S23 LIZARTE 2:02ra

18º 509 MERDJ, Aymene ALG S23 ALJERIAKO SELEKZIOA 2:14ra

19º 65 GIL VELAZ, Jon  S23 LIZARTE 2:18ra

20º 51 ORTEGA SORO, Gorka  S23 BAQUE TEAM 2:40ra

TXIRRINDULARITZA

Share This