EUSKAL PILOTA
Plazandreak txapelketako ligaxkaren bigarren itzulia hasi da
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Lehen itzuliko bi talderik indartsuenek eman zioten hasiera Plazandreak saioaren bigarren itzuliari Zornotzan, Mikel Inuntziaga (4) eta Reyes Azkoitiaren (3) taldeek alegia, hau da, lehenengoan punturik gehien batu zituztenek.
Txapelketari ere bi talde hauek eman zioten hasiera eta orduko hartan Mikel Inuntziagaren taldea irten zen garaile, buruz buruko bi partidetan Arrizabalaga eta Etxegaraik lortutako garaipenei esker. Reyes Azkoitiaren taldeak, bere aldetik, binakakoan lortu zuen puntua, Larrarte-Capellani esker.
Oraingoan, berriro ere indartuta irten da Mikel Inuntziagaren taldea, lehen itzuliaren hasieran bezala, buruz buruko partidei esker bi puntu batu zituztelarik Inuntziagaren neskek Reyes Azkoitiaren taldearen aurka eta sei punturekin, sailkapeneko lehen postuan sendotu dira, asteleheneko euren aurkariek baino bi puntu gehiago batuta.
Indartsu ekin zioten bi taldeek jardunaldiari, Miren Larrarte eta Olatz Arrizabalaga aukeratu zituzten euren entrenatzaileek lehen kaiolako honetarako eta bi pilotariek partida handia eskaini zuten, oso borrokatua eta ondo jokatua. Azkenerako, gernikarra nagusitu zen 9-12 eta buruz buru partidarik galdu gabe jarraitzen du bi urtetan.
Su Berri taldeko aurrelariak, hala ere, azkar atera ahal izan zuen lehen partida horretako arantza, Capellanen ordez aritu zen Arrate Bergararren laguntzarekin, 12-7 nagusitu baitziren Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalagaren aurka. Bere neumoniatik osatzen jarraitzen duen atzelari errioxarrak ez zuen jokatzerik izan baina bere ordez berme osoko beste pilotari bat aritu zen (esaterako iazko Plazandreak txapeketan txapela irabazitakoa da Arrate Bergara) eta taldea ondo orekatzeko modua izan zuen Reyes Azkoitiak.
Hirugarren partidan Mirian Arraiza eta Madalen Etxegarai aritu ziren elkarren aurka eta oñatiar gaztea nagusitasunez gailendu zen, 6-12ko emaitzarekin, jardunaldiko garaipena Mikel Inuntziagaren taldeari emanaz.
Emaitzak:
Miren Larrarte 9/ Olatz Arrizabalaga 12
Arrate Bergara-Miren Larrarte 12 / Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga 7
Mirian Arraiza 6/ Madalen Etxegarai 12
Lehen txapelak jokoan Nafarroa Foru Komunitatea Txapelketan
Igande honetan Uharte Arakilen gomazko paletan gazteen eta bigarren mailako finalak eta eskuz pilota goxoko gazteen eta seniorrenak jokatuko dira
San Fermin Erremonte Torneoa aurkeztu dute
Ekainaren 18an hasi eta uztailaren 14ra arte luzatuko da, egun horretan bi final jokatuko direlarik
Abian da zesta-puntako udako sasoia Euskal Herrian
Sailkapen Serieak lehiatuko dira uztailaren 15era arte, zazpi Miarritzen eta bat Donibane Lohitzunen