EUSKAL PILOTA

Abian da zesta-puntako udako sasoia Euskal Herrian

2021/06/18

Argazkiak: Jai Alai News ​

Miarritzeko  Euskal Jai pilotalekuak hartu ditu zesta-puntako udako sasoiko aurreneko partidak. Guztira Sailkapen Serien zortzi norgehiagoka lehiatuko dira uztailaren 15era arte (zazpi Miarritzen eta bat Donibane Lohitzunen), non ondorengo goi mailako txapelketetan (lau master Donibane Lohizunen, beste lau Miarritzen eta bi Pauen, bakoitza bere azken fasearekin) parte hartzeko txartelak banatuko diren.

Zortzi pilotari arituko dira nor baino nor gehiago (lau aurrelari eta beste horrenbeste atzelari), aipatu torneo hoietarako sailkatzeko asmoz, kontutan izanda soilik bik (aurrelaririk onena eta atzelaririk onena alegia) eskuratuko dutela Goikoetxea, Erkiaga, Irastorza, Lopez eta enparauekin jokatzeko eskubidea.

Pasa den astelehenean, ekainak 14, jokatu zen lehenengo partida Miarritzen, arratsaldeko 20:30ean hasita, non OLHA-GORKA SOROZABAL eta LADUCHE-URTASUN bikoteak neurtu ziren.

Azkenean Ludovic Laduche eta Manex Urtasun nagusitu ziren Christophe Olha eta Gorka Sorozabalen aurka. Getariako aurrelaria zein Irungo atzelariak 15-10 eta 15-10 hartu zituzten mendean Garaziko aurrelaria eta Miarritzeko atzelaria.

Asteazkenean jokatutako bigarren partidan berriz, Christophe Olha eta Manex Urtasunek eskuratu zuten garaipena, 15-12 eta 15-12 irabazita Johan Sorozabal eta Jerome Porteten aurkako norgehiagokan.

SAILKAPEN-SERIEN EGUTEGIA:

-Ekainak 14: OLHA-GORKA SOROZABAL vs LADUCHE-URTASUN

-Ekainak 16: OLHA-URTASUN vs JOHAN SOROZABAL-PORTET

-Ekainak 21: J.SOROZABAL-LABORDE vs LADUCHE-G.SOROZABAL

-Ekainak 23: OLHA-LABORDE vs IBAN ETCHEBERRY-PORTET

-Ekainak 28: LADUCHE-PORTET vs IBAN ETCHEBERRY-URTASUN

-Ekainak 30: J.SOROZABAL-URTASUN vs IBAN-ETCHEBERRY-LABORDE

-Uztailak 1: OLHA-PORTET vs J.SOROZABAL-G.SOROZABAL

-Uztailak 5: LADUCHE-LABORDE vs IBAN ETCHEBERRY-G.SOROZABAL

* Partida guztiak Miarritzen jokatuko dira, uztailaren 1ekoa izan ezik, Donibane Lohizunen jokatuko dena.

MIARRITZEKO MASTER 1

-Uztailak 7 : JON TAMBOURINDEGUY-LEKERIKA vs ITHURRIA-MINVIELLE

– Uztailak 12: OLHARAN-IRASTORZA vs aurrelaria Series-ALDAZABAL

– Uztailak 19: FINALA

MIARRITZEKO MASTER 2

– Uztailak 21: ERKIAGA-MINVIELLE vs PATXI TAMBORINDEGUY-LOPEZ

– Uztailak 26: BARANDIKA-INZA vs GOIKOETXEA-atzelaria Series

– Uztailak 28: FINALA

MIARRITZEKO MASTER 3

-Abuztuak 2: GOIKOETXEA-BASQUE vs JON TAMBOURINDEGUY-IRASTORZA

-Abuztuak 4: aurrelaria Series-LOPEZ vs GOIKOETXEA-ALDAZABAL

– Abuztuak 9: FINALA

MIARRITZEKO MASTER 4:

-Abuztuak 11: BARANDIKA-ALDAZABAL vs ITHURRIA-LEKERIKA

-Abuztuak 16: OLHARAN-BASQUE vs ERKIAGA-INZA

-Abuztuak 18: FINALA

MIARRITZE SLAM: Masterseko lau pilotari onenek jokatuko dute final handia abuztuaren 23an.

DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 1

-Uztailak 8: PATXI TAMBOURINDEGUY-IRASTORZA vs BARANDIKA-LOPEZ

-Uztailak 13: ITHURRIA-ALDAZABAL vs aurrelaria Series-MINVIELLE

-Uztailak 15: FINALA

DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 2

-Uztailak 20: JON TAMBOURINDEGUY-atzelaria Series vs OLHARAN-LEKERIKA

-Uztailak 22 : ERKIAGA-BASQUE vs GOIKOETXEA-INZA

-Uztailak 27: FINALA

DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 3

-Uztailak 29: OLHARAN-INZA vs PATXI TAMBOURINDEGUY-LEKERIKA

-Abuztuak 3: ITHURRIA-LOPEZ vs GOIKOETXEA-ALDAZABAL

-Abuztuak 5: FINALA

DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 4

-Abuztuak 10: JON TAMBOURINDEGUY-BASQUE vs aurrelaria Series-atzelaria Series

-Abuztuak 12: BARANDIKA-MINVIELLE vs ERKIAGA-IRASTORZA

-Abuztuak 17: FINALA

NAZIOARTEKO SLAMA:  zortzi onenek finalerdietan (abuztuak 19 eta 24) eta final handian (abuztuak 26) neurtuko dituzte indarrak.

PAUEKO MASTER 1

-Uztailak 9: JON TAMBOURINDEGUY-ALDAZABAL vs PATXI TAMBOURINDEGUY-INZA

-Uztailak 16: ITHURRIA-IRASTORZA vs ERKIAGA-atzelaria Series

-Uztailak 23: FINALA

PAUEKO MASTER 2

-Uztailak 30: GOIKOETXEA-LOPEZ vs aurrelaria Series-LEKERIKA

-Abuztuak 6: BARANDIKA-BASQUE vs OLHARAN-MINVIELLE

-Abuztuak 13: FINALA

PAUEKO SLAMA: zortzi pilotari onenek finalerdiak jokatuko dituzte (abuztuak 20 eta 27) eta final handia irailaren 3an jokatuko da.

Share This