EUSKAL PILOTA
Plazandreak Torneoko lehen jardunaldia jokatu zen iragan asteburuan
Plazandreak-Laboral Kutxa Udako Torneoa abiatu zen pasa den ostiralean, uztailak 3, 10.30etatik aurrera jokatutako partidekin.
Txapelketaren lehenengo jardunaldi honetan, Andrea Aldaregiak, Olatz Ruiz de Larramendik eta Naroa Agirrek osatzen duten taldea lehiatu zen Irantzu Etxebeste, Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalagaren taldearen kontra.
Olatz Arrizabalagaren kaiolako bi puntuei esker, Reyes Azkoitiaren taldea izan da txapelketako lehen jardunaldiko garailea. Gernikarrak, Olatz Ruiz de Larramendiri nagusitasun osoz irabazi zizkion bi partidak, 12-3 lehenengoan eta 12-4 jaialdia itxi zuenean. Gernikakoa eta Eulatekoa izan ziren Reyes Azkoitia eta Erlantz Garciak lehiaketa zabaltzeko aukeratutako pilotariak eta bizkaitarrak ez zion aukerarik eman nafarrari, aurreko koadroetan askoz hobeto mugitzen dela erakutsiz.
Binakakoan oso bestelakoak izan ziren gauzak eta Aldaregia-Agirrek euren taldearentzat lehen puntua eskuratu zuten, Etxebeste-Mendizabali 12-5 gailenduta.
PLAZANDREAK-LABORAL KUTXA UDAKO TORNEOA
Pilota mistoko modalitatean lehiatuko da txapelketa eta banaka zein binaka jokatuko dituzte partida motzak, hamabi tantora.
Hamabi pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta, bakoitzak entrenatzaile edo arlo teknikoko arduradun bat izango duelarik. Erlantz Garciaren taldean, Andrea Aldaregia, Olatz Ruiz de Larramendi eta Naroa Agirre izango dira; Reyes Azkoitiak gidatuko du Irantzu Etxebeste, Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalagak osaturiko taldea; Naroa Elizaldek, Ainhoa Ruiz de Infante, Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Garai izango ditu bere agindupean, eta azkenik, Mikel Inuntziaga, Iera Agirre, Arrate Bergara eta Amaia Aldairen aholkularia izango da.
Jaialdi bakoitzean hiru partida lehiatuko dira, lehenengoa eskuz banaka lau eta erdian, ondoren binaka, eta, bukatzeko, eskuz banakako beste neurketa bat kaiolan. Astero egingo diren ekitaldi hauetan, bi taldek neurtuko dituzte indarrak eta irabazleak hiru puntu eskuratuko ditu.
Orotara bederatzi jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek, hasierako ligaxkan sei jaialdi eta ondoren bi finalerdiak eta finala –hirugarren posturako lehia ere izango da.
Ligaxkako sei jardunaldiak telebista plato bihurtuko den Irungo Urantzu pilotalekuan jokatuko dira, ostegunero, publikorik gabe, eta egun horretan bertan emango dute ETB1en eta Eitb.eus atarian saioa, 22:30ean hasita. Iñigo Aiestaran izango da programaren aurkezlea, Elena Azpeitiak eta Gentzane Aldaik lagunduta.
Ligaxka amaitzerakoan, finalerdien txanda izango da, abuztuaren 13an eta 20an oraindik zehaztu gabeko egoitzan, non pilotari guztiek parte hartuko duten. Ligaxkako sailkapenaren lehenak laugarrenaren aurka jokatuko du eta bigarrenak hirugarrenaren kontra, lehia bakoitzaren irabazleak abuztuaren 27an lehiatuko den finalerako txartela eskuratuko duelarik.
Gernika Grand Slam Zesta-punta txapelketako finalaurdenak jokatu dira
Antxon-Zabala 2 / Goenaga-Mandiola 1 (14-15, 15-13, 5-2) eta Arbe-Aldazabal 1/ Urko-Del Rio 2 (12-15, 15-5, 4-5)
Abian da Gernika Grand Slam Zesta-punta txapelketa
Asteazken honetan jokatuko dira finalaurdenak: Antxon-Zabala vs Goenaga-Mandiola eta Arbe-Aldazabal vs Urko-Del Rio
Pala Ligako bosgarren jardunaldia lehiatu da
Fusto eta Urrutiak Garate-Ibai bikoteari irabazi zioten 3-1 (6-10,10-8,10-1,10-9)