FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Penaltietan… Reala txapeldun!

2020/09/28

Argazkia: realsociedad.eus

Athletic 0-0 (7-8 p.) Reala


FITXA TEKNIKOA:


ATHLETIC:
De la Nava, Eunate, Naroa Uriarte, V. Gimbert, Moraza (Sierra, 74. min.), M. Unzue, Istillart (Nevado, 46. min.), Jone Ibañez (Cerro, 67. min.), Valdezate, Erika Vazquez (Cirauqui, 46. min.) eta Paula Arana (Monente, 61. min.).


REALA:
Quiñones, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Iraia (Nuria R., 79. min.), Maitane, Gemma (Itxaso, 86. min.), Barbara (Amaiur, 66. min.), Palacios (L. Baños, 66. min.), N. Eizagirre eta Franssi (Manu, 86. min.)


GOLAK:
0-0 emaitzarekin iritsi dira 90. minutura.
7-8, penaltietan. V. Gimbert, M. Unzue, Cirauqui, Monente, Nevado, Cerro eta Valdezatek Athleticentzat. Nuria R., Amaiur, Itxaso, Manu, N. Mendoza, Tejada, Lucia eta L. Baños Realarentzat.


EPAILEAK
Rivera Olmedo. Txartel horia erakutsi die Athleticeko Eunate eta Naroa Uriarteri eta Realeko Tejada eta Maitaneri..


BESTELAKOAK
X. Euskal Herria Kopako 2020ko finala. Ateak itxita jokatu da.

Athletic 0-0 (7-8 p.) Reala

 

Final ziragarria izan da aurtengo X. Euskal Herria Kopako finala. Jokoa berdindua, gola sartzeko aukerak izan dira ate bietan, une batzuetan joko ziragarriarekin, baina golik gabe amaitu dira 90 minutuak. Penalti jaurtiketan erabaki da, erabaki beharrez, titulua. Banan banan joan dira Athleticeko eta Realeko jokalariak baloia sareetara sartzen, hutsik egin gabe, eta zortzigarren jaurtiketan Quiñonesek geltitu egin du baloia ateko zutoinaren aldean. Horren ostean, Leire Bañosen txanda izan da, eta sartu egin du baloia Athleticen atean. Markagailuan, 7-8. Realak eskuratu du X. Euskal Herria Kopa.

Honekin, Donostiako taldeak bere hirugarren Kopa irabazi du, bigarrena jarraian. Gainerako zazpiak Athleticek irabaziak ditu.

Nerea Eizagirrek eraman du finaleko jokalaririk onenaren saria.

DATA
TALDEAEMAITZATALDEAKRONIKA
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:00 ZUBIETA
Reala
2-0Osasunaehkirola.eus
[FINALERDIA]
2020.09.23
18:30 LEZAMA
Athletic4-0Eibarehkirola.eus
[3/4 POSTUA]
2020.09.26
15:30 ERRENTERIA
Eibar0-3Osasunaehkirola.eus
[FINALA]
2020.09.27
16:00 AMOREBIETA-ETXANO
Athletic0-0 (7-8 p.)Realaehkirola.eus

 

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Aurrera 0-Eibar 4

Aurrera 0-Eibar 4

VIII. Euskal Herriko Futbol Kopako lehen kanporaketan, Eibarrek 0 – 4 irabazi dio Gasteizko Aurrera taldeari, atzo Olaranben (Gasteiz) jokatutako norgehiagokoan. Lehenengo faseko kanporaketa honen ostean, Eibarrek I. Multzoko hirugarren taldearen aurka egingo du, Angeluko Genêts taldearen aurka alegia.

VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da

VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Argazkia: JON URBE/ARGAZKI PRESS / berria.eus Hasi da Euskal Herriko VIII. Futbol Kopa: lehen faseko lehen kanporaketak  aste honetan jokatuko dira. Lehen partida Aurrera de Vitoriak eta Eibarrek jokatuko dute,  apirilaren 26an,...

[berria.eus] Sasoi honetan ere jokatuko da

[berria.eus] Sasoi honetan ere jokatuko da

  Argazkia: JON URBE / ARGAZKI PRESS (Berria) → berria.eus: Sasoi honetan ere jokatuko da Sasoi honetan ere jokatuko da 2017-08-29 / Ainara Arratibel Gascon Futbol denboraldia abian den arren, herenegun jokatu zen 2016-2017ko sasoiari zegokion Euskal Herria...