EUSKAL PILOTA
Pala Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu ziren asteburuan
Argazkiak: Innpala
Kutxabank Pala Ligaren bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu ziren ostiralean eta igandean, hurrenez hurren
Aurreko asteburuan ziren jokatzekoak jardunaldi hauek baina bi palistek positibo eman zuten COVID19 gaitza hautemateko proban eta horrenbestez isolatuak egon behar izan zuten. Bi pilotari hauetaz aparte, haiekin kontaktu zuzenean egondako beste palista batzuek ere berrogeialdian jarri ziren nahiz eta positibo ez eman.
Azkenean, astebukaera honetan jokatu dira aipatutako norgehiagokak: ostiralean, azaroak 20, arratsaldeko 19:00tan, Fusto-Urrutia vs Necol-Gordon, eta igandean, azaroak 22, eguerdiko 12:00tan, Necol-Gordon vs Garate-Ibai Pérez eta Fusto-Urrutia vs Ibarguren-Ibargaray.
Ostiraleko lehian, Necol eta Gordon nagusitu ziren, bikote bakoitzak bi joko lortu ostean, bosgarren eta azken jokoan 10-7 irabazita: Fusto-Urrutia 2 / Necol-Gordon 3.
Igandeko partidetan berriz, honako emaitzak eman ziren: Necol-Gordon 2 / Garate-Ibai Pérez 3 eta Fusto-Urrutia 3 / Ibarguren-Ibargaray 2.
Necol-Gordon eta Garate-Ibai Pérez bikoteen arteko norgehiagokan, Necol eta Gordon 2-0 irabazten jarri ziren eta bikote bizkaitarrak gogotik egin behar izan zuen lana markagailua iraultzeko, azkenean 2-3 irabazi zutelarik (10-7,10-8,8-10,9-10,5-10).
Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargarayren arteko partidua oso orekatua joan zen baina bina jokora berdindu ta gero, bikote gorria ausartago jokatu zuen azkeneko jokoa, hartara garaipena eskuratu zuelarik (10-8,7-10,10-4,9-10,10-7).
Dagoeneko Kutxabank Pala Ligako hiru jardunaldi jokatu direlarik, Necol-Gordon bikotea dago lidergoan, jokatutako hiru partidetan bi garaipen lortuta, porrot bakarrean puntu bakarreko aldeagatik galdu zutelarik.
Hurrengo jardunaldiak:
Azaroak 28, arratsaldeko 17:00tan
Necol-Gordon vs Ibarguren-Ibargaray
Gaubeka-Del Rio vs Fusto-Urrutia
Abenduak 5, arratsaldeko 17:00tan
Fusto-Urrutia vs Garate-Ibai Pérez
Gaubeka-Del rio vs Ibarguren-Ibargaray
Abenduak 8, eguerdiko 12:00tan
Gaubeka-Del Rio vs Garate-Ibai Perez
Kutxabank Liga 20-21
Lehiaketa honek pala denboraldi berria irekiko du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.
Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.
Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.
Bikoteak:
- Gaubeka-Del Río
- Garate-Ibai Pérez
- Necol-Gordon
- Fusto-Urrutia
- Ibarguren-Ibargarai
Egutegia:
Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte
Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an
FInala, 2021ko urtarrilaren 9an
Plazandreak Txapelketako finala, astelehenean
Finalak abuztuaren 2an jokatuko dira Zornotzako pilotaleku eraberrituan, arratsaldeko 19.30etatik aurrera
Santio Txapelketako finalak jokatu ziren asteazkenean Villabonan
Gazteen mailan Olaizola eta Sorondo, eta nagusien mailan Urmeneta eta Aranguren izan ziren txapela jantzi zutenak
Emakumeen I. Pilota Masterreko lehen jardunaldia jokatu zen igandean
Haizea Salanueva-Irati Ruiz de Azua eta Ane Ibañez–Saez Arzamendi bikoteak nagusitu ziren