EUSKAL PILOTA
Ostiralean hasiko da Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketa
Argazkiak: aspepelota.eus
Promozioko Buruz Buruko txapela hiru garaipenetara dute parte hartuko duten zortzi lehiakideek
Zortzi pilotarik hartuko dute parte txapelketan: Zabala, Salaberria, Elordi –iazko azpitxapelduna– eta Egiguren V.a Asperen aldetik eta Arteaga, Erasun, Aranguren eta Urretabizkaia II.a Baikoren aldetik. Enpresa bakoitzetik launa pilotari, beraz.
Promozio mailako irabazleak hiru partida baino ez ditu irabazi beharko bigarren mailako txapela janzteko –lau lirateke Erasunen kasuan, txapelketan aritzeko Larrazabal kanporatu behar izan baitzuen ostiralean Ataunen–. Hiru astetako lehiaketa izango da aurtengoa, lehiakideak final laurdenetan sartuko dira, eta, lehen mailakoan bezala, ez da inolako atzerapenik onartuko, ezta finalean ere.
Bilboko Bizkaia pilotalekuan egindako zozketaren ostean, hauek dira asteburu honetan jokatuko diren finalaurdenak:
-Ostiralean Irunen, Zabala Arteaga II.aren aurka neurtuko ditu indarrak eta Salaberriak Erasun izango du aurkari. Bi partida horietako irabazleek finalerdietan egingo dute topo.
-Larunbatean Bilbon, jokatuko da txapelketako beste partida, Elordi eta Arangurenen artekoa.
-Igandean Eibarren, Urretabizkaia II.a eta Egiguren V.a arituko dira nor baino nor gehiago.
Azken bi partida hauen garaileak finalerdietan gurutzatuko dira, finala azaroaren 28rako dagoelarik iragarrita, oraindik zehazteke dagoen pilotaleku batean.
Lehen mailako txapelketan gertatzen den bezala, Promozio mailako Buruz Buruko txapelketa nagusiak aurtengo ediziorako aurkeztu dituen berrikuntzak hartuko ditu bere baitan. Hau da, sakearen pasa sei eta erdian izango da. Bestalde, parte hartzaileek botileroak izango dituzte txapelketako partidetan beste enpresako pilotarien aurka jokatzen dutenean. Enpresako teknikariek bakarrik lagundu ahal izango dute botilero moduan.
Imanol Lopez, buruz buruko txapelduna
Zestako Banakako bigarren txapela irabazi du Lopezek
Bihar jokatuko da erremonteko Binakako finala Galarretan
Matxin III.a-Barrenetxea IV. eta Urriza-Larrañaga arituko dira nor baino nor aurtengo txapelaren bila
Emakume Laboral Kutxa EITB Master torneoa igandean Berrizen
Lau terdian Miriam Arrillaga eta Leire Garai neurtuko dira eta, binakakoan, Iera Agirre-Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalaga-Maite Ruiz de Larramendi