FUTBOLA / VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Osasuna – Athletic, maiatzaren 25ean
Osasuna – Athletic
Hilaren 25ean jokatuko da Osasuna eta Athleticen arteko partida, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan 21:30etan hasita, Sadar fubol zelaian. VII. Euskal Herria Txapela 2022-23 edizioaren seigarren eta azken partida izango da. Emaitzaren arabera erabakiko da Realaren aurka finalean izango den taldea. Bai Osasunak, bai Athleticek, biek ala biek izango dute finalera joateko aukera.
Urtarrilaren 9an jokatu zen Athletic-Osasuna elkarren arteko lehen bueltako partida, eta orduko hartan 0-0 amaitu zen partida.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23
Aurtengo edizio honetan hiru talde ari dira Txapela eskuratzeko lehian: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokatuko dira finalerako sailkatzeko fasean. Larunbatekoa aurtengo laugarren norgehiagoka izan doa. Finala, lehenengo bien artean jokatuko da.
Sailkapena
Bigarren bueltako azken partidaren aurrean, dagoeneko Realak eskuratua du VII. Euskal Herria Txapelaren 2022/22 edizio honetako lehen postua sailkapenean, bederatzi punturekin. Athleticek, labur esanda, lau puntu ditu, Osasunak aldiz, puntu bat.
Gauzak horrela, bai Osasunak eta bai Athleticek, biek ala biek aukera dute oraindik finalera iristeko. Horretarako, Osasunak irabazi beharko luke, Athleticek berdinketarekin finaleko txartela eskuratzeko nahikoa duen bitartean.
Finala
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren finala abuztuan jokatuko da. Oraindik data eta zelaia zehazteke daude, baina Realak lehen postuan amaituko duenez, bera izango da etxeko taldea eta zelaia ere aukeratu ahal izango du.
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.
Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2022.12.31 | Reala | Osasuna | |
2023.01.09 | Athletic | Osasuna | |
2023.01.14 | Reala | Athletic | |
2023.04.16 | Ahletic | Reala | |
2023.04.30 | Osasuna | Reala | |
2023.05.25 | Osasuna | Athletic |
Euskal Herria Txapela
Reala Athletic-ekin lehian, EH Txapela sailkapenean
IV. Euskal Herria Txapelako zortzigarren partida jokatuta, Reala hurbildu egin da sailkapenaren burura
Reala 4 – 1 Eibar
Realak Eibar garaitu du Anoetan eta bigarren jarri da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen sailkapenean, zortzigarren jardunaldia jokatuta
Reala – Eibar, azaroaren 30ean
Reala – Eibar izango da IV. Euskal Herria Txapelaren zortzigarren partida. Azaroaren 30ean jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan
Athletic gorago, EHTxapelako sailkapenean
IV. Euskal Herria Txapelako seigarren eta zazpigarren partidak jokatuta, Athletic buruan gotortu da sailkapenean
Eibar 0-2 Alaves
Alavesek Eibar garaitu du Ipuruan eta aurre hartu dio IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen sailkapenean ere, zazpigarren jardunaldia jokatuta
Osasuna 1-2 Athletic
Athletic-ek garaitu du Osasuna IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen seigarren jardunaldian. Sailkapenean indartu egin da bere lehen postuan