FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna 0-2 Reala

by | 2023/04/28

Argazkia: osasuna.es

 

Osasuna 0-2 Reala


FITXA TEKNIKOA:


OSASUNA: Sergio Herrera; Peña (Ruben Garcia, 69. min), Aridane, Juan Cruz, Manu Sanchez; Iker Muñoz (Torro, 74. min); Kike Barja (Chimy Avila, 69. min), Moncayola, Aimar (Ibañez, 74. min), Moi Gomez; Kike Garcia. (Budimir 61. min).

REALA: Remiro; Aritz (Gorosabel, 77. min), Zubeldia, Le Normand, Aihen; Zubimendi; Merino, Silva (Brais, 77. min), Barrene (Kubo, 64. min); Carlos (Sorloth, 64. min), Cho. (Oyarzabal, 46. min).


GOLAK:
0-1 : 6. min: Sergio Herrerak, bere atean.
0-2 : 90. min: Take Kubo.


EPAILEA:

Pizarro Gomez. Txartel horia atera die Juan Cruz, Manu Sanchez eta Zubeldia jokalariei.


BESTELAKOAK:

VII.Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren sailkapen faseko bosgarren partida. 21.570 ikusle izan dira harmailetan.

Osasuna 0-2 Reala

Realak irabazi du  VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bosgarren partida. Emaitza honekin, hiru puntu eskuratuta, Realak ziurtatu du sailkapen faseko lehen postua. Finala, beraz, Realak aukeratu ahal izango du zelaia. Bigarren postua jokoan izango da Osasuna-Athletic partidan. Emaitzaren arabera bata ala bestea izan daiteke finalean.

Abenduaren 31n jokatu zen Reala-Osasuna elkarren arteko lehen bueltako partida, eta orduko hartan ere Reala 2-0 nagusitu zen.

Sailkapena

Sailkapen fasea amaitzeko partida bat falta denean Realak 9 punturekin ziurtatuta dauka lehen postua. Atheltic 4 punturekin, eta Osasuna puntu 1ekin, azken partida jokatzeko zain izan beharko dira jakiteko nor izango den bigarren finalista.

Hurrengo partidak

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hurrengo partida sailakpen faseko azkena izango da.

– Osasuna – Athletic. Maiatzaren 24ko aseburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke dagoelarik.

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22

Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.

Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.

 

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23

2022/23

VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena Egutegia Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA9430173
OSASUNA4411224
ATHLETIC4411235
NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2022.12.31Reala
2 - 0
Osasuna
2023.01.09Athletic
0 - 0
Osasuna
2023.01.14Reala
3 - 1
Athletic
2023.04.16Ahletic
2 - 0
Reala
2023.04.30Osasuna
0 - 2
Reala
2023.05.25Osasuna
2 - 0
Athletic
Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]

Txapeldunik ez, Euskal Herriko I. Futbol Txapelketaren finalean

  Argazkia: Marisol Ramirez / ARP (Berria) → berria.eus: Eman gabe geratu da kopa ATHLETIC 2 ALAVES 2 Eman gabe geratu da kopa Athletic eta Alaves gogor aritu dira Euskal Herriko Txapelketako finalean, eta epaileak bertan behera utzi du partida neurketa amaitzeko...

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA     Euskal Herriko Txapelketaren bezperan Athletic eta Alaveseko entrenatzaileekin egon nahi izan dugu partidari begira beraien iritzia jakiteko. Jose Angel “Kuko” Ziganda eta Luis Zubeldía, bi entrenatzaile gazte, euskal...