TXIRRINDULARITZA
Ordiziako klasikaren parte-hartzea zehazten hasia da
Txirrindularien tropela martxan da dagoeneko, eta hitzordu nagusietako batek, Ordiziako Klasikoak, ez du aurten ere hutsik egingo. Ekainaren 25ean jokatuko dute berriro Goierriko txirrindulari proba beteranoaren 98. edizioa, eta dagoeneko baieztatu dituzte bertan parte hartuko duten hainbat talderen izenak.
Momentuz 16 taldek eman dute baiezkoa, UCI World mailako hiruk, UCI Pro mailako bederatzik eta Kontinental UCI mailako beste lauk. Ezagunenen artean artean daude Astana, Movistar eta AG2R. Euskal ordezkaritza ere izango du probak, Euskaltel-Euskadi eta Caja Rural taldeekin. Gainera, antolakuntzak jakinarazi duenez, oraindik harremanetan ari dira hainbat talderekin, eta litekeena da besteren bat ere etortzea.
Hauek dira dagoeneko baieztatuta dituzten hamasei taldeak:
UCI World mailakoak:
- Astana – Premier Tech (Kazakhstan)
- Movistar Team (Espainia)
- AG2R Citroen Team (Frantzia)
UCI Pro mailakoak:
- Euskaltel – Euskadi (Euskal Herria)
- Caja Rural – Seguros RGA (Euskal Herria)
- Burgos – BH (Espainia)
- Kern Pharma (Espainia)
- Team Arkea (Frantzia)
- Delko (Frantzia)
- Eolo – Kometa Cycling Team (Italia)
- Rally Cycling (AEB)
- Bingoal WB (Belgika)
Kontinental UCI mailakoak:
- Efapel (Portugal)
- Electro Hiper Europa (Argentina)
- Gios – Kiwi Atlántico (Venezuela)
- LVIV (Ukraina)
Simon Carrek irabazi zuen iaz lehiaturiko Ordiziako 97. Klasika
22 urteko txirrindularia bakarrik helmugaratu zen, bere atzetik Kyle Murphy, Winner Anacona eta Jefferson Cepeda iritsi zirelarik. Unai Cuadrado, lehen euskal herritarra, bosgarren izan zen.
Sailkapenak:
Nagusia:
- Simon Carr (Nippo Delko)
- Kyle Murphy (Rally Cycling)
- Winner Anacona (Arkea Samsic)
- Jefferson Cepeda (Caja Rural – Seguros RGA)
- Unai Cuadrado (Euskaltel Euskadi)
Mendia:
- Julen Amezketa (Caja Rural – Seguros RGA)
Tarteko esprinta:
- Matis Louvel (Arkea Samsic)
Lehen euskal herritarra:
- Unai Cuadrado (Euskaltel Euskadi)
23 urtez azpikoa:
- Simon Carr (Nippo Delko)
Taldekakoa:
- Arkea Samsic
TXIRRINDULARITZA
Mikel Lizarte nagusi Amorebieta Klasikoan
Lizarte taldeko txirrindulari nafar gazteak taldeko lan ona erramatatu zuen azken esprintean
Alex Aranbururen garaipena Sestaon
Helmugarako hamar kilometroren faltan erasoa jo zuen ezkiotarrak eta Sestaora bidean abantailari eutsita garaipena erdietsi zuen
Primoz Roglicek jantzi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen elastiko horia
Roglic azkarrena izan da Itzuliko lehen etapan, Bilbon lehiatutako erlojupekoan