LASTERKETAK
Onditz Iturbe eta Urko Herran garaile, Gasteizko Maratoi Erdian
Onditz Iturbe bizkaitarra 1:18:47ko denbora eginda gailendu da, eta Urko Herran arabarra, berriz, 1:0634ko denbora eginda
Pandemiak eragindako iazko etenaldiaren ondoren, Urko Herranek eta Onditz Iturbek aurreikuspenak bete zituzten eta pasa den igandean lehiaturiko Gasteizko Maratoi Erdiko 43. edizioa irabazi zuten, non 2.500 atleta baino gehiago aritu ziren korrika, 21 kilometroko ibilbidea eginda.
Proba goiz hotz batean egin zen, zirkuitu lauan, ia desnibelik gabekoan, eta hori oso egokia izan zen marka onak egiteko. Urko Herranek, Lea La Blancako atleta gasteiztarrak, 1:06:34ko denbora egin zuen helmugan, bigarren izandako Carles Montllorrek baino minutu eta 26 segundo hobea. Podiuma Iker Ortiz de Zaratek osatu zuen, 1:08:05ko denborarekin. Bidenabar, garaipen honi esker, Herranek Euskadiko eta Arabako txapelak jantzi zituen.
Emakumezkoetan berriz, Maite Arraiza nagusituko zela zirudienean, Bilbao taldeko atletak lasterketa utzi behar izan zuen eta ondorioz taldekidea duen Onditz Iturbe izan zen lehena helmugaratzen, ibilbidea 1:18:47an osatuta, hartara lasterketako zein Euskadiko Txapelketako garaipena eskuratuz. Bigarren postuan Arrate Mintegi triatleta sailkatu zen, 1:21:04an gelditu zuelarik kronometroa (Arabako txapelketako garaipena berea izan zen), eta atzetik, 16 segundo geroago, Maite Maiora hirugarren helmugaratu zen (1:21:20).
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 HERRAN AGUILAR, URKO 1:06:34
2 MONTLLOR VEGAS, CARLES 1:08:00
3 ORTIZ DE ZARATE NUÑEZ, IKER 1:08:05
4 RODRIGUEZ RUJULA, DAVID 1:09:13
5 PEREZ SORDO, DIEGO 1:09:26
6 AYESTA ZABALLA, KOLDO 1:09:46
7 OZAETA PETRALANDA, JULEN 1:09:58
8 JIMENEZ LOZANO, CARLOS ANTONIO 1:10:15
9 PASCUAL ALCALDE, DIEGO 1:10:40
10 LAKHOUAJA ALLAH, DRISS 1:11:01
Emakumezkoak
1 ITURBE ARGINZONIZ, ONDITZ 1:18:47
2 MINTEGUI GONZALEZ, ARRATE 1:21:04
3 MAIORA ELIZONDO, MAITE 1:21:20
4 URIBARRI MARTINEZ, AINARA 1:21:59
5 URRUTIA IURREBASO, AINARA 1:22:13
6 LLAMAS BROUARDELLE, HÉLÈNE 1:23:26
7 OLAVE ANDRADE, GEMA 1:24:19
8 RUBIO LASA, IZARO 1:24:25
9 CANO DORRONSORO, MARIA 1:24:41
10 UNZALU ALDEKOA, OIHANE 1:25:34
Jone Zabaleta eta Thierry Ndikumwenayo garaile Amurrioko Krosean
Emakumeetan Aratz Rodriguez eta Onditz Iturbek osatu zuten podiuma, eta gizonetan Rodrigue Kwizera eta Pablo Sanchezek
Antzuolako 8 Milak, otsailaren 20an
Urtarrilaren 8an irekiko dute proban parte hartzeko izen-ematea
Zer gertatu da EMF-an Euskal Selekzioko korrikalariekin?
Ander Iñarra (Euskal Selekzioko korrikalaria), Zigor Egia (EMF-ko presidentea) eta Asier Arregirekin (Euskal Selekzioko entrenatzailea) elkarrizketa