MENDI LASTERKETAK

Oihana Azkorbebeitiak Kangas Mountain Maxi Trail mendi lasterketa irabazi du

by | 2022/03/08

Argazkiak: Kangas Mountain

Kompty Sport kirol klubak antolatuta, Kangas Mountain mendi lasterketak lehiatu ziren pasa den asteburuan Cangas de Onis herrian, Asturiasen. Hiru lasterketa izan ziren guztira: Speed Trail (12 km), Original Trail (33 km) eta Maxi Trail (58 km).

Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten indartsu itzuli da Kangas Mountain proba, bertan 1.500 bat korrikalarik parte hartu dutelarik.

Lasterketarik luzeenean, 3.500 metroko desnibel positiboa izan duen Maxi Trail proban, emakumeetan Oihana Azkorbebeitia lasterkari abadiñarra nagusitu zen (7.09.58), eta Silvia Trigueros, bera ere abadiñarra, sailkatu zen bigarren (8.06.24). Gema Carcoba kantabriarrak osatu zuen emakumeen podiuma (8.56.18). Azpimarratzekoa da Azkorbebeitia seigarren helmugaratu zela partaide guztien artean, hau da, bost gizonezko baino ez ziren sailkatu bere aurretik.

Emakumezkoen sailkapena:

1 OIHANA AZKORBEBEITIA URIZAR  07:09:58

2 SILVIA AINHOA TRIGUEROS GARROTE  08:06:24

3 GEMA CARCOBA  FERNANDEZ  08:56:18

4 ANA REVILLA BONED  09:32:44

5 ANABEL RUIZ GUTIERREZ  09:41:51

6 ROCIO NAREDO ROJO  09:57:22

7 EVA MARIA RICO TEJEDOR  10:23:44

8 MANUELA SUAREZ MENDEZ  10:36:06

9 TATIANA MAGDALENA CASTAÑO  10:47:03

10 ANNE-CHARLOTTE DE FROISSARD  11:06:11

Maxi Traila

27. Kangas Mountaineko Maxi Trailak 58 kilometro egiten ditu Cangas de Onís eta Parres kontzejuetako mendietan zehar.

Cangas de Oniseko erdigunetik abiatuta, ibilbideak Arbolin tontorrera eta La Cerica tontorrera eramaten ditu parte-hartzaileak, eta Cangas de Onisera itzultzen da, Sella ibaia gurutzatuz Erromatar Zubi mitikotik, La Cogolla eta Collau L ‘Andrin ibaira joan aurretik.

Jaitsi ondoren, berriz ere Sella ibaia zeharkatu eta Dobra bere ezkerreko ertzetik igotzea tokatzen da, hirugarren igoerari aurre egin aurretik, eguneko gogorrena. Següencoko gainaren gailurrera iristean, lasterkariak Cangas de Oniseko helmugara jaisten dira ondoren.

Share This