EUSKAL PILOTA

Goikoetxea-Odei eta Loitegi-Zaldua I.a bikoteek abantaila garrantzitsua lortu dute

2022/03/07

Argazkiak: oriamendi2010

Berria Erremonte Txapelketa 2022 larunbat honetan hasi zen Galarretan jokaturiko bi partidurekin. Jaialdiak hiru izan zituen guztira eta lehenengoa eta hirugarrena izan ziren txapelketarako baliogarriak, bi hauetan emaitza argiak eman zirelarik: Goikoetxea eta Odeik 16-35 garaitu zituzten Urruria II eta Labaka lehenengo partiduan eta txapelketako bigarrengoan Loitegi-Zalduak, 25-35 lortu zuten garaipena Etxarri-Martirenaren kontra.

Lehehengo partiduan Urrutia II.a eta Labakak, Goikoetxea eta Odeiren aurka jokatu zuten, A multzokoa lehia izanik, eta azken hauek jaun eta jabe izan ziren partida osoan. Odeik bere ibilbide profesionaleko partidarik onena jokatu zuen eta Goikoetxeak min handia egin zuen aurreko koadroetan. Launako berdinketa eta gero 7-21eko abantila hartu zuten eta gerora ez zuen historiarik izan norgehiagokak.

Jaialdiko hirugarren partiduan berriz, Loitegi-Zaldua I.a bikoteak, Etxarri-Martirena izan zituzten aurrez aurre, B taldeko norgehiagokan.

Loitegi eta Zalduak bikote sendoa osatu zuten eta apenas akatsik ez zuteb egin partida guztian zehar. Aldiz, Etxarri eta Martirenak, bien artean 14 egin zituzten. Alde handia batzuen eta besteen artean. 8-9koan partida lehiatua izango zela zirudien, baina 1-7ko partzial batekin zazpi tantoko abantaila hartu zuten irabazleek eta gero hamar tanto inguruko aldea mantendu zuten partida amaiera arte.

Bi emaitza hauekin garaileek lau puntu batu dituzte eta finalerdietarako pauso garrantzitsua eman dute. Urrutia eta Labakak puntu negatiboa dute eta hurrengo partidua derrigor irabazi beharra dute eta zain egon. Etxarri eta Martirenak punturik gabe bigarren partidan dute esperantza. Hiru jardunaldi izango ditu ligaxka faseak eta beraz partida guztiak dira garrantzitsuak eta erabakiorrak, multzoko bi lehenengoak sailkatzen direlarik finalerdietara.

Txapelketaz aparte, Aldabe eta Barrenetxeak estelar polita irabazi zuten larunbateko jaialdian, 40-29 gainditu zituztelarik Ezkurra II.a eta Juanenea, partida ikusgarri batean. Ezkurrak defentsa bikaina erakutsi du, baina Barrenetxeak sakearekin dominatzera pasatzen zen eta piloteoan agindu egin zuten gorriek, uneoro markagailuan aurretik izan zirelarik: 11-3, 23-20, 28-25 eta 30-27, 40-29.

Berria Erremonte Txapelketa 2022

Aurtengo txapelketan sei bikote arituko dira lehian eta etorkizuneko erremontistentzat dago zuzendua, baita gaur egunean puntan dabiltzen hainbat pilotarirentzat.

Esan bezala, sei bikotek hartuko dute parte 2022ko lehiaketan, bi taldetan banatuta: Susperregi-Zubiri, Urrutia II.a-Labaka, Goikoetxea V.a-Odei, Loitegi-Zaldua I.a, Aldabe-Apezetxea, eta Etxarri-Martirena. Lehenengo hiru bikoteak A taldean daude eta ondorengo hirurak B taldean.

TALDEAK

A taldea:

Susperregi-Zubiri

Urrutia II.a-Labaka

Goikoetxea V.a-Odei

B taldea:

Loitegi-Zaldua I.a

Aldabe-Apezetxea

Etxarri-Martirena

Aurreneko fasean ligaxka jokatuko da talde bakoitzeko bikoteen artean denak denen aurka. Hiru jardunalditan jokatuko da, martxoaren 5ean, martxoaren 12an eta martxoaren 19an. Lehenengo bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta martxoaren 26an jokatuko da lehenengo finalerdia eta apirilaren 2an bigarren finalerdia. Finalerdietako irabazleak finala jokatuko dute apirilaren 9an.

Txapelketaren egutegia:

LIGAXKA: Martxoaren 5, 12 eta 19an.

  • 6 bikoteek hartuko dute parte txapelketa honetan eta bi taldetan banatuak egongo dira.
  • Talde bakoitzean, denok denon aurka jokatuko dute.
  • Txapelketako partida guztiak 35 tantura jokatuko dira
  • Puntuaketa sistema ondorengoa izango da:

35 tantu (irabazlea) 4 puntu

34tik 32 tantura 2 puntu

31tik 29 tantura 1 puntu

28tik 23 tantura 0 puntu

22 edo gutxiago -1 puntu

FINALAURREA: Martxoaren 26an eta apirilaren 2an.

  • Ligaxkan parte hartzen duten 6 bikoteetatik, bi kanpoan geldituko dira, hortaz finalaurre honetan, talde bakoitzaren lehenengo 2 postuetan sailkatu diren 4 bikoteak hartuko dute parte.
  • 4 bikote hauen gurutzaketak honakoak izango dira:

Martxoak 26 (larunbata) (35 tantura):

A taldean 1. postuan sailkatu denak, B taldean 2. postuan sailkatu denaren aurka jokatuko du.

Apirilak 2 (larunbata) (35 tantura):

B taldean 1. postuan sailkatu denak, A taldeko 2. postuan sailkatu denaren aurka jokatuko du.

  • Beren partida irabazten duten bi bikoteek jokatuko dute aurtengo BERRIA Erremonte Txapelketaren finala.

Share This