MENDI LASTERKETAK

Oihana Azkorbebeitia bigarren Keykubat Mountain Run mendi lasterketan, Turkian

by | 2021/04/04

Turkiako kostaldeko Alanya herrian hainbat mendi lasterketa jokatu ziren asteburuan, distantzia zein kategoria desberdinetan. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak 28 kilometroko Keykubat Mountain Run delako proban parte hartu zuen beste 150 bat parte hartzaileekin batera, eta bigarren sailkatu zen nesketan, bere taldekidea den Denisa Dragomir korrikalari errumaniarraren atzetik.

Berez, elkarrekin helmugaratu ziren biak, eskutik helduta, baina koronabirusari aurre egiteko protokoloa dela-eta irteeran minutu bat beranduago irten zen taldekoa zenez Dragomir, bera izan zen garailea.

Esan bezala, Denisa Dragomir izan zen irabazlea 02.46.28ko denbora eginda, Oihana Azkorbebeitiak 2.46.29ko denboran osatu zuen 28 kilometroko ibilbidea eta Yuliia Tarasova korrikalari ukrainiarra sailkatu zen hirugarren (02.57.19).

Dena ondo bidean, Japoniako Mt. Awa Skyrace izango da Azkorbebeitiaren hurrengo hitzordua, aste bi barru, izan ere, hantxe hasiko da 2021eko mendi lasterketen Skyrace World Series Munduko Kopa. Aurten, hamalau lasterketak osatuko dute kopa, eta euretariko bat Euskal Herrian izango da, Zeanurin, irailaren 26an: Gorbeia Suzien.

Alanya Ultra Trail Erkekler:

  1. Dmitri Mityaev – 08.00.45 (Errusia)
  2. Mehmet Soytürk – 08.36.46 (Turkia)
  3. Navil Shaymuhametov – 09.58.21 (Errusia)

Alanya Ultra Trail Kadınlar:

  1. Ekaterina Mityaeva – 10.15.59 (Errusia)
  2. Elena Polyakova – 12.52.30 (Errusia)
  3. Olga Artemeva – 13.45.57 (Errusia)

Taurus Mountain Marathon Kadınlar:

  1. Anna Korobko – 05.19.30 (Errusia)
  2. Sanna El Kott Helander – 05.36.21 (Suedia)
  3. Lina El Kott Helander – 05.36.22 (Suedia)

Taurus Mountain Marathon Erkekler:

  1. Hector Haines – 04.39.27 (Ingalaterra)
  2. Andres Olivera Scollo – 04.58.44 (Peru)

3.Ali Ghareh Gheibi – 05.14.51 (Iran)

Keykubat Mountain Run Kadınlar:

  1. Denisa Dragomir – 02.46.28 (Errumania)
  2. OIHANA AZKORBEBEITIA – 02.46.29 (Euskal Herria)
  3. Yuliia Tarasova – 02.57.19 (Ukrania)

Keykubat Mountain Run Erkekler:

  1. Viktor Simashko – 03.10.53 (Ukrania)
  2. Soner Büyükatalay – 03.11.44 (Turkia)
  3. Mümin Güneş – 03.12.17 (Turkia)

Alaiye Short Trail Kadınlar:

  1. Natalia Gyurten – 01.57.46 (Errusia)
  2. Nuray Bulut Göktepe – 02.17.53 (Turkia)
  3. Nataliya Blagonravova – 02.24.18 (Errusia)

Alaiye Short Trail Erkekler:

  1. Moritz Auf Der Heide – 01.30.38 (Alemania)
  2. Mustafa Göksel – 01.33.26 (Turkia)
  3. İbrahim Güneş – 01.54.55 (Turkia)
Share This