MENDI LASTERKETAK
Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora nagusitu dira Sara korrika trail lasterketan
Argazkiak: sarakorrika.com
Sara Korrika trail kirol probaren hamabosgarren edizioa lehiatu zen pasa den asteburuan, martxoaren 26an eta 27an, Sara Korrika taldeak antolatuta. Hilabeteko azken larunbatean Sara Korrika Duathlon proba egin zuten, 14:30ean abiatuta (hogei kilometroko lehen zatia mendiko bizikletan eta hamar kilometroko bigarrena trail), eta igandean 09:00etan abiatuta Sara Korrika Trail handia antolatu zuten, 22 kilometroko ibilbidea eta 1.600 metroko desnibela gaindituz.
Aurten ere Sara Korrika Trail lasterketa ederra izan da, eguraldi bikaina lagun. 700 parte-hartzaile izan ziren eta gizonezkoetan, aurreko edizioan bezala lehen egin zuen Oier Ariznabarretak. Ordubete, 54 minutu eta 5 segundo behar izan zituen 22 kilometro luze eta 1.600 metroko desnibela zuen ibilbidea osatzeko. Bigarren Jean Margarit Sole izan zen (1.57.35) eta hirugarren Joseba Larralde (1.59.13). Lehen emakumea Maite Maiora izan zen, 2h 19,39ko denbora eginda, hogeigarrena izan zelarik sailkapen orokorrean. Bigarren, Perrine Abadie (2.21.54) izan zen, eta hirugarren Carole Duhart (2. 40.26).
Lasterkarientzako opariak banatu ostean, Sara Korrika elkarteak denak eskertu zituen, bai bere kideak baita laguntza eman zuten bolondres guztiak ere.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
- ARIZNABARRETA AGUIRRE Oier 1:54:05
- MARGARIT SOLE Jan 1:57:35
- LARRALDE Joseba 1:59:13
- INARRA OLAZIREGI Ander 1:59:23
- SAN MARTIN 2:01:32
- BONNECARRERE Gautier 2:02:05
- BIDAU Romain 2:02:41
- MATHOU Paul 2:03:52
- LASSERE Loris 2:06:37
- MENDIZABAL LULUAGA Adur 2:06:52
Emakumezkoak
- MAIORA ELIZONDO Maite 2:19:39
- ABADIE Perrine 2:25:54
- DUHART Carole 2:40:26
- CHARLOT Sophie 2:43:17
- LABASTIE Elise 2:44:59
- SAJOUS Julia 2:53:40
- NEGRE Elodie 2:54:19
- POULAIN Nadège 2:56:39
- AUGE Roxanne 2:59:40
- LAJAUNIE-SALLA Katixa 3:01:03
Luis Maria Urizar nuevo líder del circuito tras la victoria conseguida en Amurrio
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Amaia Luquin sige como lider en la clasificación femenina Los corredores que tomaron la salida en la séptima prueba del II. Circuito de Duatlon de Montaña de Euskal Herria celebrada en Amurrio, tuvieron la compañía de la lluvia...
Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...
Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...