FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
Oiartzun-Osasuna, X. EHKopako bigarren fasean
X. Euskal Herria Kopako bigarren fasea
Oiartzun-Osasuna, urriaren 3an jokatuko da, larunbatarekin, arratsaldeko 18:30etan, Oiartzungo futbol zelaian. Ateak itxita jokatuko da, osasun segurtasun protokoloa bermatzeko.
Oiartzun-Osasuna taldeen arteko partidarekin jarraipena izango du X. Euskal Herria Kopako bihgarren faseak.
Jarraipena, hain zuzen, bigarren faseko egutegian bigarren partida delako.
Lehena, Genêts-Oiartzun, irailaren 30ean jokatzeko zen, baina azkenean bertan-behera gelditu zen Udaletxeak ezarritako Covid-19 segurtasun neurriak bermatu ezinean.
Lehenengo partida biak bigarren fase honetako 3. taldekoak izanik, lehenengo partidaren irabazleak jokatuko zukeen Osasunaren aurka, hirugarren talde horretatik aurrera egiteko kanporaketan.
Lehenengo partida bertan-behera geldituta, ordea, Oiartzunek egingo dio aurre Osasunari, eta Genêts txapelketan jokatzeko aukerak aztertuko dira. Izan ere, une honetan, Baionako Aviron taldearen parte hartu ezinean, Angeluko Genêts baita lehiaketako Lapurdiko ordezkari bakarra.
X. Euskal Herria Kopako bigarren fase honen irabazleak sailkatu egingo dira datorren urteko XI. Euskal Herria Kopari begira. Oraindik ez dago 2021eko edizioaren formatoa finkatuta, baina, dena dela, kontutan hartuko dira oraingo emaitzak hurrengo edizioaren garapenean.
Euskal Herria Kopa Euroeskualderen babespean jokatzen ari da. Euroeskualdea Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarrroak osatzen dute. Euroeskualdeak helburu estrategiko du lurralde ezberdinetako kirol jarduerak sustatzea, eta txapelketa hau bere babespean egingo da.
TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA | |
---|---|---|---|---|
2020.09.30 | 19:30 ANGELU | Genêts | BERTAN BEHERA | Oiartzun | |
2020.10.03 | 18:30 OIARTZUN | Oiartzun | (3-5 p.) | Osasuna | ehkirola.eus |
2020.10.07 | 20:00 GETXO | Bizkerre | Alaves | ehkirola.eus | |
2020.10.07 | 19:30 AÑORGA | Añorga | Berriozar | ehkirola.eus | |
2020.10.07 | 19:30 Olaranbe · GASTEIZ | Aurrera | Mulier | ehkirola.eus | |
2020.10.10 | 13:00 Ibaia GASTEIZ | Alaves | (5-3 p.) | Osasuna | ehkirola.eus |
2020.10.12 | 12:00 Rezola AÑORGA | Añorga | Aurrera | ehkirola.eus |
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa
→ ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Aurrera Vitoriak merezi gabe galdu zuen Añorgaren aurka
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Apirilaren 9an jokatu zen Murgian (Araba) Euskal Herriko emakuzkoen VI. futbol koparen final-laurdenaren sailkapena. Giro ederrean eta 200 ikusle ingururen aurrean Añorgak 2-3 irabazi zion Aurrera Vitoriari eta, ondorioz,...
Abian Da Emakumezkoen VI. Euskal Herriko Futbol Kopa
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Aurten urrats berriekin abiatuko da emakumezkoen Euskal Herriko VI. futbol kopa. Iaz finalerdia eta finala jokatu ziren, eta aurten final-laurdenak ere izango dira. Aipirilaren 9 jokatuko dira final-laurdenen partidak. Goizeko...
Athleticentzat V. EH Kopa
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Denboraldiko lehen titulua jokatu da Zarauzko Asti zelaian, EHko emakumezkoen V. Kopako finala. Partida ikusgarria izateko traza guztiak zituen eta hala izan da. Bi taldeak lehen minututik erakutsi bait dute V.Kopa...