EUSKAL PILOTA
Necolek eta Urrutiak irabazi dute palako finala
Argazkiak: Innpala
Necol eta Urrutiak palako Binakako txapela jantzi dute, finalean Gaubeka-Cambos bikotea 3-1 garaitu ondoren
Azaroaren 13an eman zitzaion hasiera 2021eko Kutxabank Pala Ligari, bertan bost bikote aritu direlarik nor baino nor gehiago txapela eskuratzeko asmoz: Gaubeka-Cambos, Fusto-Del Rio, Necol-Urrutia, Ibarguren-Ibai Perez eta Garate-Gordon.
Txapelketa bi itzulitan lehiatu da, denak denen kontra jokatu duten ligaxkan, non emaitza onena lortu zuen bikotea zuzenean sailkatu zen finalera, beste bikote finalista bigarren eta hirugarren postuetan sailkaturikoen arteko finalerditik atera zelarik.
Pasa den larunbatean, urtarrilaren 15ean, final handia jokatu zuten Gaubeka–Cambos eta Necol–Urrutia bikoteek. Bi bikoteak berezko merituei esker iritsi dira finalera eta bietako edozeinek merezia zuen txapeldun izatea.
Hala ere, faboritoak ziren Necol eta Urrutia eta ez zuten hutsik egin, txapela etxera eramatea lortu zutelarik, 3-1 irabazita (6-10, 5-10, 10-8 eta 9-10).
Irabazleek argi nagusituz hasi zuten lehia, nahiz eta hirugarren eta laugarren jokoetan apur bat korapilatu zitzaien garaipena. Bikote galtzailearen aldetik, Gaubekak maila handia erakutsi zuen baina Cambos debutaria aldiz txapelketan erakutsitako jokotik oso urrun aritu zen.
Finalaren datuak:
Partidaren iraupena: 61 minutu.
Sakez tantoak: 1 Urrutiak.
Sakez faltak: 3 Cambosek eta 4 Urrutiak.
Pilotakadak: 516 jokoan.
Jokoan egindako tantoak: 10 Gaubekak, 2 Cambosek, 8 Necolek eta 5 Urrutiak.
Hutsegiteak: 7 Gaubekak, 12 Cambosek, 8 Necolek eta 6 Urrutiak.
Markagailua: 6-10, 5-10, 10-8 eta 9-10.
Jaialdiko lehenengo norgehiagokan, Maldonado eta Gordonek 3-1 irabazi zieten Ibai Perez eta Del Riori (10/9,3/10,9/10,8/10). Aurrelari argentinarrak debut ona izan zuen, izan ere, galtzen hasi arren azkenean partida iraultzea lortu zuen. Maldonadok itxura ona eman zuen bere lehendabiziko partidan eta kalitatezko zertzelada ugari utzi zituen.
Plazaz Plazako finalaurdenak jokatu dira Donamarian
Emaitzak: Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22 Ruiz de Infante-Ruiz de Larramendi 17 eta Arrizabalaga-Mendiburu 22 Aldai-Oses 7
Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute
Uztailak 31n hasiko da lehiaketa eta irailaren 11n jokatuko da finala
Plazandreak Txapelketako finala, astelehenean
Finalak abuztuaren 2an jokatuko dira Zornotzako pilotaleku eraberrituan, arratsaldeko 19.30etatik aurrera