HERRI KIROLAK
Nafarroako txinga txapelketak jokatu ziren larunbatean Etxalarren
Argazkiak: Egursport.com
Pasa den larunbatean, Abuztuaren 29an Nafarroako emakumezkoen eta gizonezkoen txinga txapelketak jokatu ziren Etxalarren 12:00etatik aurrera. Txinga txapelketez gain Nafarroako III. mailako aizkora txapelketako kanporaketa ere lehiatu zen.
25 kiloko txingak esku banatan hartuta ahalik eta plaza gehien egin behar izan zituzten Nafarroako emakumezkoen txinga txapelketan aritu ziren hiru kirolariek: Xanta Sousa lesakarra, Esti Gastearena sunbildarra eta Nerea Sorondo beratarra. Azkenean txapelketa nagusitasunez irabazi zuen Xanta Sousak, 31 plaza eginda. Bigarren postua Esti Gastearenak eskuratu zuen (25 plaza eta 1,30 metro) eta hirugarrena Nerea Sorondok (11 plaza eta 3,30 metro).
Nafarroako eta Euskal Herriko txapeldun eta errekorraren jabea den Xanta Sousa 2007an hasi zen txinga-erutean konpetitzen. 2007an, 2008an eta 2010ean bigarren izan zen Nafarroako txapelketan, baina 2011n lortu zuen lehen txapela eta geroztik Nafarroan jokatutako guztiak irabazi ditu. Iaz ez zen txapelketarik egin. Euskal Herrikoan ere 2011n irabazi zuen lehen txapela eta beste lau irabaziak ditu. Tartean, Euskal Herriko errekorra hobetu du pare bat aldiz, bai ofiziala, 25na kiloko txingekin (2014ko ferietan Lesakan 50 plaza eta 17 metro egin zituen, 1.417 metro eta bi urte beranduago, Arabako Eltziegon Euskal Herriko txapela irabazi zuenean 55 plaza, 1.540 metro), baita 50na kilokoekin ere (6 plaza eta erdi egin zituen 2016an Azpeitian).
Gizonezkoen lehian aldiz, 50 kiloko txingak esku banatan harturik aritu ziren Iosu Marturen antsoaindarra, Josu Elizalde beteluarra eta Imanol Martin berriozartarra. Garailea Josu Marturet izan zen (9 plaza-3/4-5,12m), Imanol Martin geratu zen bigarren (8 plaza-3/4-2,65m), eta hirugarren Josu Elizalde (4 plaza-6,30m).
HERRI KIROLAK
Julen Olano nagusitu da Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketan
Lau aizkolarik neurtu zituzten indarrak eta azkenean leitzarrak lortu zuen garaipena eta hurrengo kanporaketarako txartela
Nafarroako harri-jasotze eta txinga-eramate txapelketak jokatu zituzten larunbatean
Txinga-eramatean Daniel Saldias arraioztarra eta harri jasotzen Irurtzungo Jon Irañeta izan ziren txapeldunak
Bertan behera geratu dira hainbat herri kirol ekitaldiak Bizkaian
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 38/2020 Dekretua aztertu eta gero hartu du erabakia Bizkaiko Federazioak