EUSKAL PILOTA
Nafarroako Master CUP Txapelketako jardunaldia jokatu zen igandean
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Pasa den igandean, Nafarroako Emakume Master Cup Paleta Goma eta Pilota Goxuko lehen txapelak banatu ziren Uharte Arakilen, sekulako giroan, eta bidenabar Pilota Misto Txapelketako finalistak erabaki ziren. Pilota zaleen erantzuna bikaina izan zen, jende asko hurbildu zen eta zenbait zale kanpoan geratu behar izan zen, aforoa gainditu zelako (200 pertsona).
Goizean Nafarroako Emakume Master Cup Pilota Misto Txapelketako finalerdiak jokatu ziren, non batetik Amaia Aldaik eta Naroa Agirrek 22 eta 17 irabazi zieten Maite Ruiz de Larramendiri eta Andrea Aldaregiari partida lehiatuan, eta bestetik, Laia Salsamendik eta Olatz Ruiz de Larramendik erakustaldi ederra eman zuten eta 13 tantotan utzi zituzten Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldai.
Beraz, Agirrek eta Aldaik osatutako bikoteak, Salsamendik eta Ruiz de Larramendik osatutakoa izango du aurkari datorren uztailaren 3an, larunbata, Iruñeko Navarra Arenan jokatuko den finalean (Euskal Telebistaren lehen katetik zuzenean ikusteko aukera egongo da).
Arratsaldean berriz, Nafarroako Emakume Master Cup Paleta Goma eta Paleta Goxoko Txapelketetako finalak lehiatu ziren.
Pilota goxoko maila nagusiko finalean, Maria Escudero eta Ainhoa Zabaleta goizuetarrek Iparraldeko Ania Oronoz eta Marie Goyenetche pilotariak izan zituzten aurkari, non azken hauek erraz nagusitu ziren, 22-8.
Gazteen mailako finala aldiz lehiatuagoa izan zen, Antzuolako Leire eta Nagore Galeano ahizpek 22 eta 19 irabazi zietelarik Lantzeko Leire Oskoz eta Erika Alvarez aresoarrari.
Gomazko paletako lehen txapelak ere banatu zituzten. Juncal Quevedo eta Olaia Sarasibar izan ziren txapeldunak bigarren mailan, Enara Anitua-Olatz Beitia bikoteari 25-15 irabazita. Gazteen mailako finalean Irati Gartziarenak eta Maria Eguskizak 25 eta 9 hartu zituzten mendean Elaia Zabalza eta Mikaela Mendiola.
Juanenea eta Endika sailkatu dira finalerdirako
Juaneneak 29-30 irabazi zion Endikari eta horrenbestez biak izango dira finalaurrekoan. Barrenetxea aldiz, kanporatua izan da
II. San Migel Xare Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu da
Bi partida jokatu ziren: Driolet-Moncadak 40, Larronde-Algaranondo 36 eta De Paredes-Borteyru II 40, Borteyru III-Sistiage 29.
Janire San Sebastianek eta Naiara Fernandezek irabazi dute emakumeen II. pala txapelketa
Alaia Azkuek eta Kistiñe Astigarragak osaturiko bikoteari 22 eta 18 irabazita, Odieta pilotalekuan jokatutako finalean