EUSKAL PILOTA
Nafarroako erremonte txapelketako finalistak erabaki dira
Asteburu honetan jokatu den Nafarroako erremonte txapelketako azkeneko jardunaldiaren ondotik final handiko erremontistak ezagunak dira dagoeneko
Duela bi asteko jardunaldiko ematzen ondotik, erabakia gelditu zen senior mailako finala eta jubenil mailan, Errekako Maylin eta Leatxek ere lortu zuten finalerako txartela.
Esan bezala, senior mailan joan den astetik dena erabakia zegoen, Belarra-Baztan (Erreka) kanporatuak egonik, finalerako sailkaturiko bi bikoteak honakoak direlarik: Errekako De Rueda eta Mitxeo eta Agoizko Maylin eta Segura.
Baina jubeniletan, oraindik finalerako tartel bat zegoen banatzeke. Pikabea – Garcia (Erreka) bikoteak bere eskuetan zeukan sailkapena, azken jardunaldiko partidua irabazita, final handirako txartela lortuko baitzuen. Azken partidua galduz gero, oraindik ere aukera izango zuen, baina 26 tanto egin behar zituen eta Agoitzeko bikoteak ez luke bere partidua irabazi beharko.
Gauzak horrela, Agoitzeko bikotea pasa den larunbatean, martxoak 6, jokaturiko jardunaldira itxaropentsu agertu zen, sailkapenari buelta emateko esperantza mantentzen baitzuen. Larunbatean bi partidu jokatu zituzten, atzeratutako bat eta azkeneko jardunaldiari zegokiona bestea. Aurreneko partidan, Agoitzeko bikoteak, espero zenaren kontra, Maylin II-Leatxe bikotea 26 tantotan utzi eta garaipena eskuratu zuen. Azkeneko partiduan dena erabakitzeko zegoen oraindik beraz, lehia horretan Pikabea-Garcia, Errekako bikotea irabazi eta finalerako txartela lortu zuelarik.
Horrela bada, hauek dira finalean jokatuko duten bikoteak:
Jubenil maila: Maylin II-Leatxe (Erreka)/Pikabea-Garcia (Erreka)
Senior maila: Maylin-Segura (Agoitz)/De Rueda-Mitxeo (Erreka)
Erremonte Txapelketa
Erreka Kirol Elkartearen erremonte eskola indarrean dugu. Ostiralero entrenatzen dute Josetxo (Ezkurra II.a) eta Julen (San Miguel) monitore bezala dituztela eta 12 urtetik goitiko gazteentzat irekia dago.
Gainera, Agoitzeko eskolarekin batera eta Fundazioaren laguntzarekin, bi txapelketa polit jarri dituzte martxan, Donezteben eta Agoitzen jokatzen ari direnak. Jubenil mailakoa Nafarroako Kirol Jokuen barrenean egongo da eta senior mailakoa Nafarroako Txapelketa izango da.
Plazandreak Udako Torneoaren hirugarren jardunaldia jokatu da
Ainhoa Ruiz de Infantek, Maite Ruiz de Larramendik eta Leire Garaik osatzen duten Naroa Elizalderen agindupeko taldeak eskuratu zuen garaipena
Euskal Herriko Pala Txapelketako finalerdiak, hurrengo asteburuan
Euskal herriko Pala Txapelketaren XXXVIII. edizioa azken fasean sartu da, astebukaeran sei finalerdiak jokatuko direlarik
Urriza eta Zubiri nagusitu dira Galarretako 50. urteurreneko txapelketan
Juanenea eta Endikaren aurka erraz nagusitu ziren pasa den larunbatean jokatutako finalean