MENDI DUATLOIA
Mikel Astiz eta Idoia Eraso nagusi Altsasuko I. Duatloi Krosean
Aurreko astean Altsasuko Krosa bezala, igandean jokatu zen Dantzalekun Altsasuko I. Duatloi Krosa, Sakana Triatloi Taldea eta Nafarroako Triatloi Federazioaren eskutik.
Orohar, parte hartzea oso ona izan zen, kontutan izanda soilik kirolari nafarrek parte hartu ahal izan zutela. Nafar Kirol Jolasetan, hau da, kategoria txikietan, 60 duatleta aritu ziren kategoria ezberdinetan; erreleboen proban –kirolari batek korrikako segmentua egitea eta besteak bizikletakoa–, 30 bikotek eman zuten izena eta proba nagusian, hau da, Nafarroako Duatloi Txapelketan 66 duatletek hartu zuten irteera.
Aurreko asteko Altsasuko krosak erakutsi zuen osasun eta segurtasun neurriak beteaz posible dela kirol proba bat antolatzea, nahiz eta horrek antolakuntzari lan gehiago eskatu. Dantzalekuko kirol gunean soilik kirolariak, epaileak eta antolatzaileak sartu ziren, segurtasun burbuila egiteko. Ikusleek probarako prestatutako zirkuituan jarraitu ahal izan zituzten probak, eta maskara janztea eta segurtasun distantziak mantentzea eskatu zitzaien antolakuntzatik.
Dantzalekun eta Usolarrainen barna prestatutako zirkuituan gauzatu zen proba. Goiztiarrenak Nafar Kirol Jolasetako neska-mutilak izan ziren, goizeko 10:00etatik aurrera hasi zirelarik kategoria ezberdineko probak. 11:00etan Erreleboen Altsasuko I. Duatloi Krosari eman zitzaion hasiera eta 12:00etan Altsasuako I. Duatloi Krosean, Nafarroako Duatloi Txapelketan aritu zirenak abiatu ziren.
Eguraldiak eutsi zuen eta duatloi festa ederraz gozatzeko aukera izan zen igandean Dantzalekun. Mikel Astizek eta Idoia Erasok nagusitasun handiz irabazi zuten I. Altsasuko Duatloi Krosa (17,7 km), Nafarroako Duatloi Kros Txapelketa izan zena. Azken Txapelketa honi dagokionez, gizonezkoetan Astizek irabazi zuen baina emakumezkoetan helmugan bigarren izandako Claudia Martinezek eskuratu zuen garaipena, Erasok egun bakarrerako federatu zelako.
Ibilbideak aurreko asteko Altsasuko kroseko eremu bat hartu zuen. Hasieran duatletek 4,3 km osatu behar izan zituzten Dantzalekuko paraje zoragarrietan barna, eta gero bizikleta hartu eta San Pedro zelairantz jo zuten, 12 km osatzeko. Bukaeran 1,5 km egin behar izan zituzten oinez.
SAILKAPENAK:
GIZONEZKO ABSOLUTOAK (17,7 KM)
- Mikel Astiz (Donibane KE) 51:30
2. Diego Latasa (No federado) 52:35
3. Sergio García de Eulate (Sakana TT, V1) 52:52
4. Daniel Armendariz (NF) 53:44
5. Xabier Orduña (Hiruki) 53:47
6. Hendrik Becker (Oberena, V1) 54:47
7. Iñigo Sevillano (SDR Arenas) 55:01
8. Félix Benjumea (Sakan TT, V1) 55:20
9. Eduardo Benito (NF, S23) 55:31
10. Jorge Tirapu (T Antsoain, V1) 56:15
EMAKUMEZKOEN ABSOLUTOAK (17,7 KM)
- Idoia Eraso (NF, junior) 1:03:40
2. Claudia Martínez (Saltoki, S23) 1:05:47
3. Laura Aparicio (Saltoki, S23) 1:11:07
4. Arancha Barcelona (Arenas, V1) 1:13:53
5. Silvia Pérez (Sakana TT, V2) 1:16:07
GIZONEZKOEN ERRELEBOAK (17,7 KM)
- Pablo Zubillaga-Peio López (El Huerto) 50:19
2. Ibai Goñi-Aitor Blanco (Apalankaos) 53:09
3. Carlos Busto-Javier Alduan (Aukal Team)
EMAKUMEZKOEN ERRELEBOAK (17,7 KM)
Inés Moreno-Leire Estarriaga, 1:03:02
ERRELEBO MISTOAK (17,7 KM)
- Erreka Gil-Maialen Elia (Donibane) 56:32
GIZONEZKOEN KADETEAK-JUBENILAK (10,8 KM)
- Hegoi Lakuntza (Saltoki, J) 34:06
2. Aiert Mendioroz (Saltoki, C) 34:41
3. Sergio Ajona (Saltoki, J) 34:53
EMAKUMEZKOEN KADETEAK-JUBENILAK (10,8 KM)
- Jennifer López-Roso (T Ur gazia, J) 38:59
2. Leire Pérez (Donibane, J) 39:02
3. Irune Alvar (Saltoki, J) 40:59
Robert Pkemboi eta Mayi Mujika izan dira irabazleak T3T proban
Keniarrak gainera lasterketako marka hautsi zuen, 3.56.29ko denborarekin lehen aldiz lau orduetatik jaitsiz
Ainara Uribarri Skymasters txapelketarako sailkatu da
Euskal Selekzioko korrikalariak bat egin du beraz, Ainara Urrutia, Sara Peña, Maud Combarieu eta Maite Maiorarekin
VII. Intxixu Trail lasterketa irabazi dute Nerea Amilibiak eta Hodei Lujanbiok
Pasa den igandean lehiatu zuten 16 kilometro luze eta 901 metroko desnibel positiboa duen proba