MENDIKO LASTERKETAK/EUSKAL SELEKZIOA

Mendi lasterketetako Euskal Selekzioaren kirolariak ezagutzen

2020/06/13

Argazkiak: emf.eus

Mendiko Euskal Selekzioko kirolariak ezagutzen lelopean egitasmoa antolatu du Euskal Mendizaleen Federazioak, selekzioaren parte diren korrikalariak hobeto ezagutzeko ahaleginean

 

EMF

Aurreko asteetan, Euskal Selekzioetako kideek, konfinamendua nola pasa duten ezagutu dugu. Hurrengo asteetan aldiz, Selekzioetako kirolariak hobeto ezagutzeko ahalegina egingo dugu. Gaur, hasteko, Ander Iñarra (1991, Lezo), Euskal Selekzioko mendi korrikalariari egindako elkarrizketa irakurgai jarriko dugu.

1. Mendiko lasterketa bat? ​

Zaila egiten zait bakarra hautatzea, baina orain arte gehien hunkitu nauen lasterketa, Zegama Aizkorri izan da

2. Egiteko duzun lasterketa bat?

Asko dira. UTMB (Frantzia), OCC (Frantzia), Kima (Italia), Euskal Herria Mendi Erronka (Leitza, Euskal Herria)…

3. Entrenatzeko leku bat?

Aralar. Etxetik gertu, mendi garaiak, larreak, eremu zabala… Edozein motako entrenamendua egin daiteke bertan.

4. Mendi korrikalari euskaldun bat?

Jokin Lizeaga. Izango dira bera baino korrikalari trebeagoak edo bizkorragoak, baina pertsonaren osotasunean, ez bera baino handiagorik.

5. Inoizko mendi korrikalaririk onena?

Zalantzarik gabe Kilian Jornet. Bakarra munduan, bakarra historian.

6. Beste kirol bat?

Niri kirol desberdinak praktikatzea gustatzen zait. Naturarekin harremana duen edozein. Igeriketa, txirrindularitza, arrauna, eskalada, piraguismoa, orientazioa…

7. Kirolari bat?

Richard Oribe igerilaria. Oztopoak, sakrifizioa, arrakasta… Beste pertsona eredugarri bat.

8. Sare sozialetan gehien jarraitzen duzun kirolari bat? 

Denak berdin, oso gutxi. Ez dut faboritorik. Taldekideak eta euskal kirolariak orokorrean.

9. Abesti bat?

Hemen gaude (EHSukarra). Asko motibatzen nau abestiak. Lasterketetara bidean, askotan jartzen dut kotxean.

10. Musika talde bat?

Berri Txarrak. Talde honen ibilbide osoa jarraitu dut.

11. Telebistako programa bat?

El Conquistador del fin del mundo. Jarraitzaile sutsua naiz.

12. Oporretarako leku bat?

Mallorca. Mendia eta itsasoa, egurra eta lasaitasuna.

13. Argazki bat?

2018ko nire lehen ZegamaAizkorri. Inoiz bizigabeko sentipenak bizi izan nituen, emaitza onarekin. Helmugan emozionaturik ama besarkatuz”.

Eta kirolean zer? PSEren erantzunak

Eta kirolean zer? PSEren erantzunak

PSE-EE: «Errespetatu eta babestu egiten ditugu nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko ekintzak abian jarri dituzten Euskadiko kirol-federazioak»

Share This