MENDIKO ESKIA

Mendi Eskiko Euskal Herriko Banakako Txapelketa igandean

by | 2020/02/14

Argazkiak: emf.eus

Mendi Eskiko Euskal Herriko banakako txapelketa igandean jokatuko da Pantikosan

 

Bandres-Karolo probaren atzerapena eta gero, Panticosan (Aragoi, Espainia) jokatuko da azkenik asteburuan EMF-ren Mendi Eskiko Banakako Txapelketa.

Urtero legez, Euskal Selekzioko partaide gehienak bertan izango dira eta Iñigo Lariz eta Igor Alzelai hautatzaileek aukeratu dute jada Pantikosan lehiatuko den taldea.

Bandres-Karoloren (Izaba, Nafarroa) omenez jokatzen den eski-jaialdia, eta aurten bide batez EMFren Banakako Txapelketa ere izan behar zuena, bertan behera gelditu da, Nafarroako Pirinioetan elurrik ez dagoelako.

Bandres-Karolo proba, martxoaren 14 eta 15eko asteburura atzeratu bada ere, EMFren txapelketa ezin da atzeratu data horietara, egun horietan direlako, alde batetik, Espainiako Txapelketak (Cerler, Aragoi, martxoaren 12tik 15era) − Euskal Selekzioak parte hartuko du−, eta, bestetik, Pierra Menta (Alpeak, martxoaren 11tik 14ra) lasterketa.

Erlojuaren kontra egindako lanari esker eta Aragoiko Mendi Federazioarekin izandako  negoziazioei esker, hasieran egutegian zehaztu zen asteburu berean egin ahal izango da Banakako Txapelketa, baina beste toki batean: Pantikosako Bainuetxean (Aragoi, Espainia).

Oztopoak oztopo, azkenean gure selekzioak lehiatzeko aukera izango du astebukaera hontan eta hartara honakoa dugu Mendi eskiko Euskal Selekzioaren deialdia Panticosan jokatuko den EMF-ren banakako txapelketarako:

SENIOR MAILA
Nahia Quincoces Altuna (Mendexa, Bizkaia, 1983).
Iñigo Martinez de Albornoz (Donostia, 1996).
Igone Campos Odriozola (Zumarraga, Gipuzkoa, 1991).
Axier Alonso Korkostegi (Oñati, Gipuzkoa, 1988).
Gartzen Elejabarrieta (Abadiño, Bizkaia, 1996).

23 URTEZ AZPIKOAK
Aitor Ajuria (Otxandio, Bizkaia, 1998).

JUNIOR MAILA
Rafa Urbizu Granados (Donostia, 2000)

JUBENIL MAILA
Aitor Ugarte (Aramaio, Araba, 2001).
Hugo Gonzalez Gonzalez (Bilbo, 2003).
Sara Arregi Zubizarreta (Oñati, Gipuzkoa, 2003).

KADETE MAILA
Elur Zaldua Elortza (Donostia, 2004)
Haritz Arregi Zubizarreta (Oñati, Gipuzkoa, 2005)

EMF-ren Mendi Eskiko Kopako Egutegia:

-Causiat Extreme, 01/02/2020. Banakako proba
-Bandres Karolo, 15/02/2020 Banakako proba. 16/02/2020 Proba bertikala
-Alta Ruta Pyrene, 01/03/2020. Taldekako proba
-Altitoy Ternua, 7-8/03/2020. Taldekako proba
-Andres Regil, 21/03/2020 Banakako proba. 22/03/2020 Proba bertikala

EMF-ren Mendi Eskiko Txapelketen egutegia:

-Bandres Karolo, 15/02/2020. Banakako proba
-Alta Ruta Pyrene, 01/03/2020. Taldekako proba
-Andres Regil, 22/03/2020. Proba bertikala

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

LASTERKETAK   Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioan parte hartzeko, hurrengo irudian edo azpiko esteketan klik egin. LASTERKETA HONETAN ZOZKETATUKO DIREN SARI ERDIAK GIZONEZKOEN MAILAN ETA BESTE ERDIA EMAKUMEZKOEN MAILAN BANATUKO DIRA. ZOZKETATUKO DIREN...

Share This