KIROLA ETA EUSKARA

Bizkaian Kirola ere Euskaraz ekitaldia izan zen astelehenean

2020/02/14

 

“Bizkaian Kirola ere Euskaraz” ekitaldia izan zen astelehenean, bizkaian kirol mundua euskalduntzen jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi zutelarik bertan bildutakoek

 

Bizkaian Kirola ere Euskaraz sariak banatu ziren, euskalduntzeko eta euskara erabili eta zabaltzeko ahalegina egiten duten Federazio, Klub eta kirolari eta kirol kazetarien artean

Bizkaiko kirolarien artean euskararen erabilera zabaldu eta gure hizkuntza lanerako tresna natural bihurtzeko asmoz, BIKEE (Bizkaian Kirola Ere Euskaraz da BIKEE) egitasmoa ipini zuen martxan Bizkaiko Foru Aldundiak. Bilboko Bizkaia frontoian batu dira proiektu horren lehenengo fasean parte hartu duten kirolariak, klubak eta erakundeetako ordezkariak, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura, Euskara eta Kultur Saileko diputatua buru.

Ekitaldi horretan, batetik, orain arte euskara kirolean zabaltzeko egitasmoaren parte izan direnei omenaldia egin diete. Bestetik, lekukoa pasatu diote kirolaren arloko beste eragile batzuei, euskararen normalizazioaren aldeko lan horretara batu daitezen. Azken finean, lekuko hori Bizkaiko euskararen eta jarduera fisikoaren sustatzaile guztien lana adierazten duen tresna bateratzailea da, talde lana irudikatzen duen sinboloa.

Bertan bildu zen eremu ezberdinetako jendea, besteak beste: Koldo Narbaiza, Iker Gamboa, José Ángel Iribar, Marino Lejarreta, Pedro Mari Goikoetxea, Ana de Castro, Koikili Lertxundi, Joseba Loroño, Miguel Madariaga, Mikel Urrutikoetxea, Josu Urkijo, Igor Antón, Marian Galíndez, Amaia Ribera, Sergio López, Tania Castillo, Juncal Zorrilla, Janire Fragua, Olatz Arrizabalaga, Nerea Egurrola, Aitzol Atutxa, Ibon Larrinaga, Ziortza Bilbao, Iker Zabala, Eneko Van Horenbeke, Patxi Xabier Fernández, Jabier Baraiazarra, Lander Borda, Maddi Aalla eta abar

BIKEE egitasmoaren lehenengo pausua federazioen barruan euskararen erabilera sustatzea izan zen. Hainbat kirol modalidadetan euskararen presentzia aztertzeko diagnosia egin zuten, kirol bakoitzean erabilera bultzatzeko neurri egokienak adosteko. Aldundiak aholkularitza teknikoa, materiala eta laguntza eman zien federazioei.

Orain, asmo handiko bigarren fasean, Bizkaiko kirolean inplikatutako eragile guztiak kontuan hartzea da helburua, haiekin komunikazioa euskaraz egin ahal izatea bermatzeko. Bizkaia Bizkaialde Fundazioko kide diren klubek eta 16 kirolariek jaso dute konpromisoa adierazten duen lekukoa.

Foru Aldundiak bultzatzen du BIKEE, Bizkaiko Kirol Federazioen Elkartearekin (Asfedebi), kirol federazioekin eta Eusport-ekin lankidetzan. Kirolaren bidez, adin txikikoek euskara natural egin dezaten bilatzen dute, izan ere, garapen integralerako tresna izateaz gan, euskararen aurrerabiderako eta normalizaziorako eremua ere bada kirola. BIKEEk euskararen erabilera soziala sustatzen du edade goiztiarretatik, eta jarraipena ematen dio kiroleko prestakuntza-ibilbide osoan.

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Share This