LASTERKETAK
Martin Fiz Maratoia bertan behera geratu da
Aurtengo Gasteizko Martin Fiz lasterketa ez egitea erabaki du antolakuntzak, COVID-19 gaitzaren eraginagatik
Pasa den apirilaren hasieran, maiatzaren 10erako aurreikusia zegoen lasterketa atzeratzeko erabakia hartu zuen Martin Fiz Maratoiaren antolakuntzak, eta bidenabar beste data baten bila jarri ziren.
Orduan ateratako agirian, bizitako egoera gordina aipatzen zuten eta horrenbestez bertako erakundeekin batera lasterketa atzeratzea erabaki zutela adierazten zuten. Halaber, momentuz data berririk ez zutela finkatua jakinarazi zuten eta ahalik eta lasterren honen inguruan informazio gehiago helarazteko asmoa zutela gaineratu zuten.
Aurrerago data egokia topatzeko ahalegin horretan irailaren 27a aipatu bazen ere, orain Martin Fizen izena daraman probaren antolakuntzak aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki berri du.
Argitara eman duten prensa-oharrean diotenez, COVID-19 gaitzak eragindako egoera dela eta, korrikalarien, laguntzaileen, antolatzaileen eta ikusleen osasuna ezin dira bermatu, eta horregatik hartu dute erabakia.
Izena emana dutenei, hiru aukera helarazi dizkiete, denak irailaren 30a baino lehen zehaztu beharrekoak:
-Aurtengo dortsala 2021eko probarako gordetzea.
-Izen-ematearen itzulketa %100ean eskatu eta, beraz, datorren urteko probarako lekua galtzea (kudeaketa gastuak 3 eurokoak izango dira).
-Izena ematerakoan ordaindutakoari uko egitea, antolakuntzarekiko konpromiso gisa.
Dena den, itzulketaren eskaerari lotutakoak edo beste edozein zalantza argitzeko, asociacion@maratlon.com posta elektronikoa erabili daiteke.
Azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkiete bai Iasterkariei, bai babesleei zein erakundeei erakutsi duten laguntza eta pazientzia guztiagatik. Bide batez, 2021eko lasterketaren data datorren urrian jakinaraziko dutela gaineratu dute.
Aurtengo Martín Fiz Maratoiak bere ibilbidea aldatua zuen aurreko urtekoarekin alderatuz, izan ere, 2019an Gasteizen tranbiako obrak zeuden eta saskibaloiko Final Four lehiatzen zen aldiberean eta beraz ibilbidea birmoldatu behar izan zuten. 2020ko edizioan, hiriaren erdigunera bueltatzekoa zen lasterketa.
Iazko edizioa
2019ko lasterketan, Marc Hurtado izan zen irabazlea 2:27:27ko denboran helmugaratuta, atzetik Agustín Morenok (2:29:57) eta Carlos Gonzálezek (2:37:36) podiuma osatu zutelarik. Emakumezkoetan, Sara Trelles (3:12:29) nagusitu zen, bigarren postua Angelina Mirok (3:24:43) eskuratu zuen eta hirugarrena María Anguitak (3:24:55)
Maratoi erdia ere lehiatu zen eta gizonezkoetan Gustavo Sánchezek (1:09:35) irabazi zuen, Javi Perez (1:09:56) eta Marcos Juncal (1:12:11) atzetik helmugaratu zirelarik. Emakumezkoetan berriz, Leticia Acereda (1:20:09) izan zen irabazlea, Andrea Garay (1:23:26) eta Pilar Moranek (1:25:57) podiuma osatu zutelarik.
Hamar kilometrotako proban, irabazleak Raul Cámara (34:41) eta Elena Loyo (37:39) izan ziren. Gizonezkoetan podiuma Martín Fiz (35:28) eta Alberto Díazek (35:35) osatu zuten eta emakumezkoetan, Eztitzen Etxebarria (43:01) bigarren postua eskuratu zuen eta Txaro Alonso (44:25) hirugarrena izan zen helmugaratzen.
Sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
Igartzan hasiko da 2020ko Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua, irailaren 12an
Zirkuituko hurrengo probak Urduñan eta Arriaranen lehiatuko dira, irailaren 19 eta 26an, hurrenez hurren
Sarako Kontrabandisten Lasterketa irabazi du Joseba Larraldek
Joseba Larralde beratarrak garaipena eskuratu zuen, bigarren urtez jarraian. Emakumezkoetan, Maud Combarrieu izan zen lehenbizikoa
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren lehen proba bertan behera geratu da
Larunbat honetan lehiatzekoa zen Igantziko proba azkenean ez da egingo, koronabirusa dela eta