EUSKAL PILOTA
Markina-Xemeingo Grand Slama ekainaren 12an hasiko da
Markina-Xemeingo Uni frontoiak lehen aldiz Jai Alai Grand Slam formatua hartuko du aurten, pasa den asteartean egindako aurkezpenean jakitera eman zituztelarik xehetasun guztiak.
Aurten, Masters txapelketatik Jai Alai Grand Slamerako jauzia egingo dute, hau da, partida kopuru bikoitzaz gozatzeko aukera izango du zalegoak.
Bertan, puntistarik onenak ibiliko dira lehian, hiru bikoteko bi multzotan banatuta, hasierako ligaxka batean:
A multzoan, Aritz Erkiaga Jon Zabalarekin batera arituko da, Jean Olharan Nicolas Etchetorekin, eta azkenik Jokin Arbek Unai Lekerikarekin osatuko du bikotea.
B multzoan, Daniatik itzuli ondoren profesionaletan bere debuta egingo duen Eñaut Salegik, Iñaki Osa Goikoetxea beteranoarekin osatuko du bikotea. Diego Beaskoetxea-Imanol Lopez eta Xabi Barandika-Julen del Rio bikoek osatuko dute multzoa.
Txapelketako lehen jardunaldia datorren igandean jokatuko dute goizeko ourdutegian, 12:00etatik aurrera. Nor baino nor arituko dira Beaskoetxea-Lopez eta Barandika-Del Rio alde batetik eta Arbe-Lekerika eta Olharan-Etcheto bestetik.
Hurrengo partidak ordea larunbat gauez jokatuko dira, 20:00etan hasita. Ekainaren 12ko A multzoko irabazleek Erkiaga eta Zabala izango dituzte aurkari eta B multzokoek, berriz, Goikoetxea eta Salegi. Beraz, multzokako faseko azken jardunaldian, ekainaren 25ean, Erkiaga eta Zabala lehen partidako galtzaileen aurka arituko dira eta Goikoetxea eta Salegi besteen aurka.
Lehen finalerdian, uztailaren 2an, Elite txapelketako partida jokatuko dute lehendabizi Aaronek eta Ibarluzeak Antxon eta Atain II.aren aurka. Bigarren finalerdia baino lehen, Eliteko Alexek eta Danelek Eñauten eta Manziren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bigarren finalaurreko hori eta finala ETB1 bidez jarraituko ahalko dira. Final handia, Markina-Xemeingo Karmen Egunean, uztailaren 16an, jokatuko da, festa giroan bete-betean sartuta.
Markina-Xemeingo Jai Alai Grand Slam txapelketa
Bikoteak
🔴A MULTZOA
ERKIAGA-ZABALA
OLHARAN-ETCHETO
ARBE-LEKERIKA
🔵B MULTZOA
BEASKOETXEA-LOPEZ
BARANDIKA-DEL RIO
GOIKOETXEA-SALEGI
Ligaxka: ekainaren 12tik 25era
Finalerdiak: uztailaren 2an eta 9an
Finala: uztailaren 16an
Nafarroako Foru Erkidegoa Txapelketako eskuzko kanporaketak jokatu dira
Mendabian eta Lodosan jokatu zituzten asteburuan lehen kanporaketak
Loitegi eta Goikoetxea nagusi Oriamendi Eskolako txapelketan
Finalean 40-31 garaitu zituzten Irazu eta Murgiondo eta merezimendu osoz irabazi dute txapela
Iparraldeko zesta-puntako udako egutegia zehaztu dute
Donibane Lohizune eta Miarritzeko pilotalekuetaz aparte Pauekoetan ere jokatuko dira hainbat txapelketa