TXIRRINDULARITZA
Marc Brustenga katalanak irabazi du XVII Aiztondo Klasika
XVII Aiztondo Klasika-Patxi Alkorta Memoriala igande honetan jokatu zen, 25 talde eta 175 txirrindulari ibili zirelarik errepide gainean
Goizeko hamarretan eman zioten hasiera lasterketari Asteasun eta handik abiatuta 146 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten txirrindulariek: Asteasutik Villabona zeharkatu eta Tolosa aldera egin zuten lehenik, Txarama aldetik Altzo igo eta ondoren Alegiatik Ordiziara joan ziren. Gero, Zaldibia aldera egin eta Larraitz igo ondoren, Amezketara jaitsi eta gero berriro Altzora igo ziren. Hortik Aiztondo bailara aldera abiatu eta zuzenean Alkizara igo ziren, jarraian Aiztondo bailarako zirkuituari lau itzuli emango zizkiotelarik. Eta aurtengo berritasuna azken kilometroetan igo zuten aldapa motz baina pikoa izan zen: hilerriko bidetik Zizurkilgo herrigunera (helmuga Elbarrenan zegoen, futbol zelaiaren parean), %20ko pendizera inguratzen diren tarteekin.
Publikoari dagokionez, irteera eta helmuga guneak itxita egon ziren zaleentzat, ibilbidean zehar jende pilaketak ez sortzeko, distantzia mantentzeko eta musukoa jantzita izateko eskatu zuelarik antolakuntzak.
Miquel Valls (Telco’m-On Clima-Osès) lasterketako protagonista nagusia izan zen sekulako erakustaldia emanda baina azken segundotan Marc Brustenga nagusitu zitzaion (Caja Rural-RGA). Caja Rural taldekoek eraman dituzte hurrengo postuak ere, hain zuzen, hirugarren postua Pablo Garciak (Caja Rural-RGA) eskuratu zuen, eta laugarrena berriz, Alberto Serranok (Caja Rural-RGA).
SAILKAPENA
- BRUSTENGA, Marc CJR 3:52:36
- VALLS, Miquel TEL, 8 segundora
- GARCIA, Pablo CJR 28 segundora
- SERRANO, Alberto CJR, 35 segundora
- ALONSO, Pablo FRO, 45 segundora
- AGEA, Fco. Javier GOM, 57 segundora
- MIQUEL, Pau LIZ, 01:51ra
- TRUEBA, Sergio GOM, 01:51ra
- SANCHEZ, Eugenio LIZ, 01:53ra
- SILVA, Guillermo T. PRE, 02:22ra
TALDEKAKO SAILKAPENA
- CAJA RURAL-SEGUROS RGA CJR 11:38:51
- GOMUR-CANTABRIA INFINITAGOM, 04:08ra
- LIZARTE LIZ, 05:32ra
- EOLO-KOMETA KOM, 06:11ra
- NETLLAR TELECOM-ALE NET, 09:44ra
MENDIKO SAILKAPENA
- VALLS, Miquel TEL 29 puntu
- BASTIDA, Raul TEL 15 puntu
- BRUSTENGA, Marc CJR 8 puntu
- GARMENDIA, Aitor TEL 6 puntu
- GARCIA, Pablo CJR 3 puntu
SPRINTEN SAILKAPENA
- VALLS, Miquel TEL 15 puntu
- AGEA, Fco. Javier GOM 3 puntu
- BRUSTENGA, Marc CJR 2 puntu
- ALONSO, Pablo FRO 2 puntu
- MARTIN, Daniel TEL 2 puntu
Aiztondo Klasika
Zizurkilek aspaldidanik izan du lotura berezia txirrindularitzarekin. Besteak beste, 1976an Espainiako juvenil mailako txapelketa egin zen, Danenak lehenik afizionatu eta ondoren profesional izan zen txirrindulari taldea izan zuen (Frantziako Tourrean ere parte hartu zuelarik), Emakumeen Txirrindularitzan ere hainbat txapelketa egin dira eta Emakumeen Bira ere antolatu izan da Aiztondon.
Aiztondo klasikak 2003ko martxoaren 9an hartu zuen lekukoarekin aurrera jarraitzen du, esfortzuak esfortzu, kosta ala kosta. Arazoez gainezka, Lasarteko zirkuitoak ezin izan zuen urtetan afizionatu mailan sona eta izen ona izan zuen probaren antolaketarekin jarraitu, eta galerak eragin zitzazkeen kalteei aurrea hartu nahirik Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak Asteasuko Aitzondo elkarteari luzatu zion proba antolatzeko gonbita. Horrela jaio zen beraz Aiztondo klasika, Aiztondo bailarako herrixken eta elkarteen lankidetzaren fruitua dena.
Aiztondoko Klasikoaren antolakuntza bailarako herrien artean partekartzen da, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Larraul alegia. Herri edo elkarte bakar batek aurrera atera ezingo zukeen antolaketa, denen artean atera ahal izan da, urtero irteera eta helmuga txandakatuz, baina hori bai, beti Aiztondo bailara osoa harrapatzen duelarik.
Antolakuntza kontuetan maisua izan zen Patxi Alkorta, lasterketaren izena daramana, izan ere, hark egindako guztia ahazturan eror ez zedin eta haren adibideak luzaroan jarrai dezan erantsi zitzaion karrerari bere izenburua, ondo merezitako omenaldi xume modura.
2020ko lasterketa bertan behera utzi behar izan ondoren, 2019koa izan zen lehiatutako azken edizioa. Orduan, egun euritsu eta lanbrotsu batean, guztira, 175 txirrindularik hartu zuten parte klasikan, 25 taldek eta talde bakoitzetik 7 kidek. Angel Fuentesek, Gomur Cantabria taldeko txirrindulari izan zen lehena iristen 3 ordu eta ia 16 minutura.
2019ko sailkapena:
1. Angel Fuentes – Eli Gomur-Cantabria Infinita (03:15:45)
2. Roger Adria – Lizarte (03:15:46)
3. Francisco Galvan – Lizarte (03:15:46)
4. Alberto Serrano – Escribano Sport Team (03:15:49)
5. Sergio Roman Martin – Eli Caja Rural-Seguros RGA (03:15:53)
6. Carlos Cobos – Eli Vigo-Rias Baixas (03:15:53)
7. Samuel Blanco – Eli Vigo-Rias Baixas (03:15:56)
8. Carlos Garcia – Kometa Cycling Team (03:15:56)
9. Julen Latorre – Goierriko TB – Laboral Kutxa (3:16:01)
10. Diego Gonzalez – Supermercados Froiz (3:16:05)
TXIRRINDULARITZA
Pello Bilbaok irabazi du Itzuliko hirugarren etapa
Alaphilippe mendean hartuta Amurrioko helmugako esprintean
Alaphilippe gailendu da Vianako helmugan
Esprintean nagusituta irabazi du Itzuliko bigarren etapa, Roglicek lidergoari eutsi diolarik
Primoz Roglicek jantzi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen elastiko horia
Roglicek hegan egin du, aurtengo Itzuliari hasiera eman dion Hondarribiko erlojupekoan