EUSKAL PILOTA
Malerrekako XIX. pilota txapelketako finalak larunbatean jokatu ziren
Argazkiak: Erreka K.E.
Malerrekako XIX. pilota txapelketako finalak jokatu ziren iragan larunbatean Donezteben eta Lesakan, goizeko 10:00etatik aurrera.
Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak otsailaren 20an lehiatu ziren, osasun egoera dela-eta, finalak bi pilotalekutan banatu zituztelarik: kategoria txikienetakoak Lesakan eta nagusienak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.
Esan bezala, Lesakan, kategoria txikienetako hiru finalak jokatu zituzten. Ateak itxita jokatu ziren partiduak baina Erreka Elkarteko FACEBOOK kontutik zuzenean ikusteko aukera egon zen. Emaitzak honakoak izan ziren:
-Benjaminetan, Arkupe elkarteko Urko Telletxea igantziarrak eta Jon Madariaga lesakarrak 18-5 irabazi zieten Oberenako Mauleon eta Remirezi
-Alebinetan, Buruzgaingo Barbarin eta Iribarrenek 18-10 irabazi zieten Oberenako Rekalde eta Lasori
-Infantiletan, Txarutako Prim eta Goienetxek 18-9 irabazi zieten Irurtzungo Igoa eta Oberenako Nazabali
Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, berriz, kategoria nagusienetako lau finalak jokatu zituzten. Aforo mugatuarekin eta prestatutako protokoloa betez, frontoira sartzeko aukera izan zen kasu honetan. Emaitzak honakoak:
-Kadeteetan, Errekako Apezetxea eta Agestak 22-14 irabazi zieten Oberenako Sanchez eta Garciari
-Jubeniletan, Iriartek (Larraun) eta Peñalverrek (P.P. San Sebastian) 22-16 irabazi zieten Oberenako Ibarra eta Murillori
-Seniorretan Oberenako Igoak eta Santamariak 22-14 irabazi zieten Landa eta Agirreri
-Elite mailan, Oberenako Oskozek eta Buruzgaingo Gaskuek 22-14 irabazi zieten Oberenako Mata eta Irurtzungo Azanzari
Pasa den urtarrilaren 17an abiatu zen Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa. Covid-19 gaitzak eragindako pandemiaren eraginez, aurtengo ekitaldian Nafarroako pilotariak bakarrik aritu dira.
Ostiralean abiatuko da Banakako Pala Txapelketa
Urtarrilaren 28tik martxoaren 19ra jokatuko da eta InnPala-ko hamar palista arituko dira lehian
Bizkaia Paleta txapelketako finalerdiak jokatu dira
Martin-Huizi eta Irazustabarrena-Etxaniz bikoteak neurtuko dira finalean hilaren 30ean
Juaneneak Barrenetxea IV.aren kontra jokatuko du finalerdia
Aritz Zubiriren aurka 30-17 irabazi ondoren