MENDI LASTERKETAK
Malen Osa eta Aitor Ajuria irabazle Aloñako Igoeran
Pandemiaren eraginagatik probaren data birritan atzeratu ondoren, azkenean igande honetan, Urriak 17, lehiatu dute Aloñako Igoera
Ohiko orduan, 09:00etan, atera ziren korrikalari guztiak Foruen plazatik, eta hantxe bertan ere helmugaratu ziren. Guztira, 335 lasterkarik hartu dute parte, horietatik 31 emakumezkoak, eta azkenean Malen Osa oñatiarra eta Aitor Ajuria otxandioarra izan dira irabazleak Aloñako Igoeran.
Gizonezkoetan, Aitor Ajuria euskal selekzioko kideak bi ordu, lau minutu eta 46 segundo behar izan zituen 22 kilometro pasatxoko ibilbidea bukatzeko. Bigarrena proba hau hirutan irabazi duen Imanol Goñi izan zen eta hirugarren Beñat Etxabe bergararra helmugaratu zen.
Emakumezkoetan, Malen Osak historia egin du Aloñako Igoeran, lasterketa irabazten duen lehen oñatiarra izan zen eta, 2 ordu, 26 minutu eta 23 segundoko denbora eginda. Bigarrena Oihana Azkorbebeitia izan zen (2:28:23) eta hirugarren Ainara Uribarri (2:34:46).
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
1 OSA ANSA, MALEN 2:26:23 OÑATI
2 AZKORBEBEITIA, OIHANA 2:28:23 ABADIÑO
3 URIBARRI MARTINEZ, AINARA 2:34:46 OÑATI
4 IRIGOYEN ODRIOZOLA, UXOA 2:47:01 GETARIA
5 ABASOLO MUJIKA, GARAZI 2:51:23 ARETXABALETA
6 AMILIBIA, NEREA 2:58:29 AIA
7 ELKOROIRIBE IZURRATEGI, EDURNE 3:03:35 1:12:36 OÑATI
8 MARTIN PAYO, BARBARA 3:08:20 ZUMARRAGA
9 133 ZIARAN LASKURAIN, ANE 3 :10:07:00 DEBA
10 ELORZA ARREGI, IZARO 3:16:44 OÑATI
Gizonezkoak
1 AJURIA ELKOROBARRUTIA, AITOR 2 :04:46 OTXANDIO
2 GOÑI, IMANOL 2 :08:33 EA
3 ETXABE LETURIA, BEÑAT 2 :09:13 BERGARA
4 ETXABE LETURIA, JOKIN 2 :09:35 BERGARA
5 SAMANIEGO BOUSO, HODEI 2 :10:53 SESTAO
6 MARTINEZ DE ESTIBARIZ, JULEN 2 :11:55 BARRUNDIA
7 ELORZA ABAUNZ, OIER 2 :12:06 AZKOITIA
8 LEJARZEGI URIZAR, EKAITZ 2 :12:37 AJANGIZ
9 ALONSO CORCOSTEGUI, ASIER 2 :12:54 OÑATI
10 CUESTA SANTAMARIA, JONATAN 2 :14:31 SANT RAFEL DEL RIU
ALOÑAKO IGOERA
Aloñako mendikatean zehar, altuera ertaiñean egindako mendi ibilbidea da, Artzanburu gaina izango delarik puntu altuena (1354 m). Oñatiko erdigunetik (230 m) Urtiagainera (490m) abiatuko gara asfaltozko bidetan lehenik eta baso pistetan barrena ondoren. Urtiagainetik Belarrera doan bidexka hartutakoan maldak gogorragoak bihurtuko dira altuerako larretan zehar. Belarretik aurrera (922 m) Aloña tontorrera (1238m) eramango gaituen bide osoan, begi bistan izango dugu uneoro. Behin Aloñako gurutzera iritsita buelta eman beharrean, aurrerantz jarraituko dugu, Aloñako mendizerran barrena, Buetraitz, Akaitz, Arriurdiñ eta Artzanburu mendiak igoaz. Ondoren, Aloñaren ipar aurpegian aurkitzen den mehatzarien bide zaharretik barrena, Oñatiko plazara iristeko.
Datuak:
- Luzeera 22.6 km (3 km asfaltoan)
- Desnibel positiboa 1868 m
- Gutxieneko altura 230 m
- Gehieneko altura 1352 m
- Anoa postuak: 6
MAILAK :
-Seniorrak Gizonak: 18 eta 44 urte bitartean
-Beteranoak Gizonak: 45 urtetik gora
-Seniorrak Emakumeak: 18 eta 39 bitartean
-Beteranoak Emakumeak: 40 urtetik gora
III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan
LASTERKETAK Joan den igandean, maiatzak 24ean ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...
Abian da Burdin Hesia I. Mendi Martxa eta Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa
LASTERKETAK Izena eman mendi martxan Izena eman mendi lasterketan Maiatzaren 24an abiatuko da Bilbotik Laudiora aurtengo Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa Miribillatik. Aurtengoak aldaketa nabariak ditu....
Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea
LASTERKETAK Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioan parte hartzeko, hurrengo irudian edo azpiko esteketan klik egin. LASTERKETA HONETAN ZOZKETATUKO DIREN SARI ERDIAK GIZONEZKOEN MAILAN ETA BESTE ERDIA EMAKUMEZKOEN MAILAN BANATUKO DIRA. ZOZKETATUKO DIREN...