MENDI LASTERKETAK

Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia

2020/01/18

Argazkiak: berria.eus

Zegama-Aizkorri maratoia, Euskal Herriko mendi lasterketarik ospetsuena astelehenean jarriko da martxan, izen-ematea irekita

 

Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren proba nagusia. Golden Trail World Series zirkuitoaren barne egongo da. Kilometro bertikala, aldiz, maiatzaren 22an izango da, 16:00etatik aurrera.

Hemeretzigarren aldiz lehiatuko dute beraz Zegama-Aizkorri Mendi Maratoi ospetsua aurten. Mendi maratoia munduko Golden Trail Series lehiaketako zazpi probetako bat izango da —munduko mendi lasterkaririk onenak bildu nahi ditu lehiaketa horrek proba guztietan—eta 400 bolondres baino gehiago ariko dira antolakuntza lanetan.

Maratoiaren aurtengo edizioaren aurkezpen bideoa:eitb.eus

Maratoiaz eta kilometro bertikalaz gain, gazteentzako proba egingo da, maiatzaren 24an. Izan ere, VIII. Zegama-Aizkorri Junior Traila antolatu dute egun horretan, 10:30ean hasita. 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat izango da proba eta 10,4 kilometroko ibilbidea izango du.

Antolakuntzak aurten 150 dortsal gordeko ditu lasterketak dakartzan konpromisoei aurre egiteko. Beste 125, berriz, aurreko edizioetan lehiatu eta edizio honetan ere parte hartu nahi duten atleten parte hartzea ahalbidetzeko eta azken bi edizioetan denborarik onenak erregistratu zituztenen parte hartzea bermatzeko izango dira.

Gizonezkoetan Kilian Jornet kataluniarra nagusitu zen iaz. Jornetek bi urte egin zituen Zegama-Aizkorrin parte hartu gabe, eta bederatzigarren aldiz irabazi zuen lasterketa. Lehenbiziko euskal herritarra Ander Iñarra lezoarra izan zen, hamargarren postuan.

Emakumezkoetan, berriz, Eli Anne Dvergsdal norvegiarrak irabazi zuen, bere lehenbiziko parte hartzean. Oihana Kortazar elgetarra izan zen lehenbiziko euskal herritarra, bosgarren.

Iazko maratoiaren laburpen bideoa: https://goierri.hitza.eus/

 

Zegama-Aizkorri 2020
Izen-ematea·

Epea. Datorren astelehenean irekiko da. Urtarrilaren 20tik 30era bitartean eman beharko dute izena interesdunek.
Non. Rockthesport.com helbidearen bitartez.
Dortsalak. 500 dortsal. 150 dortsal lasterketak dakartzan konpromisoei aurre egiteko, eta beste 125 aurreko edizioetan parte hartu eta aurten errepikatu nahi dutenentzat. Gainontzekoak zozketatu egingo dira izena eman dutenen artean.

Ordutegiak

Kilometro Bertikala. Maiatzaren 22an, 16:00etan.
Mendi maratoia. Maiatzaren 24an, 09:00etan.
VIII. Junior Traila. Maiatzaren 24an, 10:30ean.

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

Unai Yus se hizo con la primera victoria de la temporada en Gallarta

LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA   Amaia Luquin no tuvo rival y se hizo de nuevo con la victoria en categoría femenina Más de 70 corredores se dieron cita en la quinta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Gallarta (Bizkaia). Los...

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

LASTERKETAK/MENDI-DUATOLIA Larunbat arratsaldean Zubietan jokatu zen Mendi Duatloi Zirkuituko bigarren frogan 160 duatloilari inguruk parte hartu zuten. Lehengo urtean EH-ko Txapelketa jokatu zen zirkuituaren antzekoa prestatu zuen antolakuntzak, nahiz eta aurtengoan...