HERRI KIROLAK/HARRIA
Magunazelaiak eta Irañetak irabazi dute Binakako Txapelketa
Herri kirol jaialdi bikaina jokatu zen asteasun pasa den ostegunean, non aizkolariek, harrijasotzaileek eta emakume ingude altxatzaileek Egur Sportek antolaturiko txapelketen final handiak jokatu zituzten 11.30etan hasita.
Aizkolarien lana amaituta, harrijasotzaileen txanda izan zen. Hauek Binakako Harrijasotze Txapelketako finala lehiatu zuten. Gorka Etxeberria-Jokin Eizmendi, Jon Unanue “Goenatxo III.a”-Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a” eta Urdax Magunazelaia–Jon Irañeta dira indarrak neurtu zituzten bikoteak.
Bikote bakoitzak egin beharreko lana 175 kiloko erretangularra, 138 kiloko kubika, 100 kiloko zilindrika eta 100eko borobila altxatzea, hiru minutuko txandetan.
Sailkapenean lehenak Urdax Magunazelaia ‘Urdax’ eta Jon Irañeta izan ziren, guztira 9.946 kilo altxatuta, 84 jasoalditan. Bigarren postuan, Jokin Eizmendi eta Gorka Etxeberria geratu ziren (9.821 kilo, 82 jasoaldi) eta hirugarrenak Jon Unanue ‘Goenatxo III.a’ eta Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’ izan ziren, 9.482 kilo jasota 82 altxalditan.
Emaitzak bikoteka:
Urdax Magunazelaia: laukizuzenari 12 jasoaldi (2.100 kilo) eta kubikoari 17 (2.346 kilo).
Jon Irañeta: zilindro zaharrari 31 jasoaldi (3.100 kilo) eta bolari 24 jasoaldi (2.400 kilo).
Jokin Eizmendi: laukizuzenari 13 jasoaldi (2.275 kilo) eta kubikoari 17 jasoaldi (2.346 kilo)
Gorka Etxeberria: zilindro zaharrari 31 jasoaldi (3.100 kilo) eta Bolari 21 jasoaldi (2.100 kilo)
Jon Unanue Goenatxo III.a: laukizuzenari 10 jasoaldi (1.750 kilo) eta kubikoari 14 jasoaldi (1.932 kilo).
Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’: zilindro zaharrari 33 jasoaldi (3.300 kilo) eta bolari 25 jasoaldi (2.500 kilo).
Asteasuko jaialdian, emakumezkoak ingudean aritu ziren lanean ere, Karmele Gisasola ‘Zelaia III.a’ mallabiarra, Virginia Finol iruindarra eta Iturengo Maika Ariztegi, hain zuzen ere. Hamar kiloko ingudea, minutu eta erdian, buru gaineko listoia zenbat aldiz jotzen zuten izan zen egin beharreko lana.
Gisasola izan zen altxaldi gehien egin zituena minutu eta erdian, zehazki, 96. Bigarren Finol geratu zen 92 altxaldi eginda eta hirugarren Ariztegi 90ekin.
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako lehen kanporaketa jokatu da Deustun
Ibai Soroak eta Suharri Rodriguezek eskuratu zuten finalerako txartela
Bizkaiko taldekako harrizulatzaile eta binakako aizkora txapelketak jokatu dira
Aizkoran Larrea aita-semeak nagusitu ziren eta harrizulatze lanetan Burdin Gazteak taldea izan zen txapelduna
Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren finalistak erabaki dira
Kanporaketan, Iker Vicentere, Eneko Saralegi, Julen Olano, Jon Rekondo eta Joxean Etxeberria sailkatu dira