HERRI KIROLAK/HARRIA

Magunazelaiak eta Irañetak irabazi dute Binakako Txapelketa

by | 2021/01/03

Argazkiak: egursport.com

Herri kirol jaialdi bikaina jokatu zen asteasun pasa den ostegunean, non aizkolariek, harrijasotzaileek eta emakume ingude altxatzaileek Egur Sportek antolaturiko txapelketen final handiak jokatu zituzten 11.30etan hasita.

Aizkolarien lana amaituta,  harrijasotzaileen txanda izan zen. Hauek Binakako Harrijasotze Txapelketako finala lehiatu zuten. Gorka Etxeberria-Jokin Eizmendi, Jon Unanue “Goenatxo III.a”-Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a” eta Urdax  Magunazelaia–Jon Irañeta dira indarrak neurtu zituzten bikoteak.

Bikote bakoitzak egin beharreko lana 175 kiloko erretangularra, 138 kiloko kubika, 100 kiloko zilindrika eta 100eko borobila altxatzea, hiru minutuko txandetan.

Sailkapenean lehenak Urdax Magunazelaia ‘Urdax’ eta Jon Irañeta izan ziren, guztira 9.946 kilo altxatuta, 84 jasoalditan. Bigarren postuan, Jokin Eizmendi eta Gorka Etxeberria geratu ziren (9.821 kilo, 82 jasoaldi) eta hirugarrenak Jon Unanue ‘Goenatxo III.a’ eta Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’ izan ziren, 9.482 kilo jasota 82 altxalditan.

Emaitzak bikoteka:

Urdax Magunazelaia: laukizuzenari 12 jasoaldi (2.100 kilo) eta kubikoari 17 (2.346 kilo).

Jon Irañeta: zilindro zaharrari 31 jasoaldi (3.100 kilo) eta bolari 24 jasoaldi (2.400 kilo).

 

Jokin Eizmendi: laukizuzenari 13 jasoaldi (2.275 kilo) eta kubikoari 17 jasoaldi (2.346 kilo)

Gorka Etxeberria: zilindro zaharrari 31 jasoaldi (3.100 kilo) eta Bolari 21 jasoaldi (2.100 kilo)

 

Jon Unanue Goenatxo III.a: laukizuzenari 10 jasoaldi (1.750 kilo) eta kubikoari 14 jasoaldi (1.932 kilo).

Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’: zilindro zaharrari 33 jasoaldi (3.300 kilo) eta bolari 25 jasoaldi (2.500 kilo).

Asteasuko jaialdian, emakumezkoak ingudean aritu ziren lanean ere, Karmele Gisasola ‘Zelaia III.a’ mallabiarra, Virginia Finol iruindarra eta Iturengo Maika Ariztegi, hain zuzen ere. Hamar kiloko ingudea, minutu eta erdian, buru gaineko listoia zenbat aldiz jotzen zuten izan zen egin beharreko  lana.

Gisasola izan zen altxaldi gehien egin zituena minutu eta erdian, zehazki, 96. Bigarren Finol geratu zen 92 altxaldi eginda eta hirugarren Ariztegi 90ekin.

Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran

Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran

SOKATIRA   Euskal Herriak ordiezkaritza ofiziala izan du Txinako Xuzhou herrian jokatu den Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketan: sei talde eta euskal selekzio bat aritu dira euskal banderapean. Emaitza, halakoa. Hamasei domina ekarri dituzte: urrezko bi,...