SASKIBALOIA
Lointek Gernika Eurokopatik at
Lointek Gernikak agur esan zion Eurokopari, final-zortzirenetan berriro ere, Sepsiren kontra luzapenean 73-76 galdu eta gero, Sfântu Gheorgheko Sepsi Arenan jokatutako norgehiagokan.
Aurtengo Europako ibilbidea amaitu zaio beraz Lointek Gernikari, Errumanian ACS Sepsiren kontra hiru punturen aldeaz galdu ondoren.
Hasieratik nagusitu zen etxeko taldea, sendoago defentsan eta argiago erasoan, eta 2-12ko partziala eginda zuloa ireki zuen markagailuan aurreneko laurdenean (10-24). Lehen hiru laurdenetan ez zuten bere maila eman gernikarrek eta hamazazpi punturen aldeaz ere galtzen jarri ziren hirugarren laurdena amaitzear zela: 40-57. Baina sekulako berpiztea izan ondoren, abantaila murrizten joan ziren eta azkenean, luzapena ere behartu zuten, dena kontra zutenean.
Eta denbora gehigarrian ere irabazteko aukerak izan zituen Gernikako taldeak, baina hutsegite batzuk tarteko, gutxigatik izan bazen ere, Sepsirentzat izan zen garaipena. Eta hala ere, azken jokaldian irabazteko parada izan zuten gernikarrek, izan ere, Milica Ivanovic-ek hiruko jaurtiketa bat izan zuen garaipena lortzeko baina tamalez ez zuen asmatu eta beraz Lointek Gernika Eurokopatik at geratu zen.
Gernikako taldean Roundtree eta Nogaye Lo (15) zein Buch eta Ivanovic (14) izan ziren saskiratzaile nagusiak eta Sepsin Mandache (21) eta Gardner (19).
Partiduaren datuak
Saskiratzaileak:
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA: Cornelius (2), Buch (14), Bjorklund (2), Roundtree (15), Lo (15) –hasierako bostekoa- Arrojo (7), Ivanovic (14), Ginzo (2), Ariztumuño (2).
ACS SEPSI: Godri-Parau (6), Gardner (19), Pasic (16), Mandache (21), Tobin (2) –hasierako bostekoa- Ghizila (0), Pavlopoulou (2), Orban (0), Ruzickova (10).
Partzialak: 14-26, 31-41 (atsedenaldia), 41-57, 67-67 (amaiera) eta 73-76 (luzapena).
Arbitroak: Juras (SER), Smiljanic (SER) eta Lucic (MON).
Aurkari zailak izango ditu Lointek Gernikak Eurokoparen hasieran
Virtus Bolonia, La Roche Vendee eta Carolo Basket eta Piestanske Cajki taldeen arteko kanporaketaren irabazlearen aurka egokitu zaio
Lointek Gernika Bizkaiak EuroCup Womenen parte hartuko du
Iaz final laurdenetan sartzeko zorian egon ostean, aurten bosgarrenez jarraian lehiatuko da Europan
Lointek Gernika Bizkaiak Errumanian jokatuko du Eurokopako hurrengo fasea
Martxoaren 16an, Sepsi en Sfantu Gheorghen taldearen aurka lehiatuko da eta sailkatu ezkero bi egun geroago finalaurdenetan arituko da